azken zenbakia

..kioskoan salgai..
datorren zenbakia
zenbaki zaharrak
sexua
sarezulo
literatura
zinema
musika
kirolak
protagonistak
fotomaton
fotomaton
iruditan
beste atalak
Buletina jaso
harpidetza
albiste bitxiak
urtez urteko albiste bitxiak urteari dagozkion zenbakiak
 
Tatuajeak elizan
Elizak ez daki zer egin herritarrak erakartzeko; baina Michigango Steve Bentley apaizak bai. Tatuaje lokal txiki bat zabaldu du bere elizaren barruan, toki tradizionaletan diskriminatuta sentitzen diren haiek leku ireki eta eroso bat aurki dezaten bertan, “lasaitasunez erreza dezaten”. Berak ere baditu bi tatuaje. Jesuuuuus! 
126. zenbakia | 2012/02
Txakur klonatua maskota
Danielle Tarantona izeneko estatubatuarrak 50.000 dolar ordaindu dizkio Hego Koreako zientzialari talde bati hildako txakurra klonatzearen truke. Antza, ezin izan du 18 urtez bere maskota fidela izan zen Troubleren falta gainditu. Hego Korearrak dira halakoak egiten dituzten bakarrak eta txakurraren DNA laginak bidean dira jada.
126. zenbakia | 2012/02
90 kiloko tumorea
Vietnamgo Dui Hai gazteari 90 kilogramoko tumorea kendu diote eskuin hankatik. Mckay Mckinnon mediku estatubatuarrak egin dio ebakuntza eta ospitaleak beregain hartu ditu gastuak, familiak ez baitzuen dirurik. Lau urte zituela hasi omen zitzaion tumorea hazten, hamazazpirekin prozesua geldiarazteko saiakera egin zuten doktoreek, baina porrot. Egin berri dioten ebakuntzatik egoki osatzeko duen probabilitatea ere %50ekoa da.
126. zenbakia | 2012/02
Aldarri artistikoa
Andrzej Sobiepan artista gazteak bere obra bat zintzilikatu du Poloniako Museo Nazionalean... baimenik gabe eta ezkutuan. “Erabaki nuen ez nuela 30 edo 40 urtez itxarongo nire lanak Breslavia hirian aurkeztuta ikusi arte”. Sobiepanen ekintzak badu aldarri kutsua; galeriek artista gazteei ezikusiarena egiteari utz diezaioten nahi du. 
126. zenbakia | 2012/02
Facebook dibortzio iturri
Amerikako Abokatu Matrimonialisten Akademiak informe berri bat argitaratu eta zera adierazi du: sare sozialak dira dibortzio kausa nagusia AEBetan. Zehazki, bostetik bat Facebooken harira izandako liskarretatik eratortzen dira. Erresuma Batuan ere antzeko parezido: kasu guztien %20en atzean Facebook eta bertako chatean izandako elkarrizketa ‘ez fidelak’ daude.
126. zenbakia | 2012/02
<< 1 | 2 >>
facebook twitter youtube
agenda
etxekoak
bideoak EuskalDownhill elkartea


 
lege oharra
diseinua & garapena: eragin.com