Aitzol Arratibel: «Krisi garaiotan goizeko seietako merkealdiak oso tentagarriak dira»

Aitzol Arratibel: «Krisi garaiotan goizeko seietako merkealdiak oso tentagarriak dira» https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
elkarrizketa
Aitzol Arratibel: «Krisi garaiotan goizeko seietako merkealdiak oso tentagarriak dira»
Aitzol Arratibelek (Tolosa, 1988) freskotasunez eta lotsagabekeriaz itzulbiratzen ditu Gaztea irratiko uhinak. Dioenez, sexualki oso aktiboa da. Ikus dezagun egia ote den!

Zenbat aldiz egiten duzu txortan astean? Nahi baino gutxiago, baina, jendeak aitortu ohi duena baino gehiago.

Ligatzeko lotsarik ez duzula ematen du irratian. Horrelakoa al zara distantzia motzetan? Txorakeria iruditzen zait mutil bati guapoa dela esateagatik lotsa sentitzea.

Nolakoa izan behar du konkistatu nahi zaituenak? Kuku-kukua. Alegia, erdi morboso, erdi mimosoa.

Zerk pizten zaitu? Ustez heteroak diren mutilak berotzeak.

Zerk itzali?
Postureoak, faltsukeriak. Zurekin ligatu nahi baina interesantearena egiteko ezetz esaten dizuten pavo horiek.

Noizbait kalabazak eman dizkizute? Askotan. Baina kalabazak eman dizkidaten asko lagunak ditut orain.

Eta zuk, kalabazarik eman al duzu inoiz? Bai. Baina, krisi garaiotan goizeko seietako merkealdiak oso tentagarriak dira.

Non ligatzea gustatzen zaizu?
Tonteoa libre den lekuetan. Bikotea duenak ere ezezagunekin hitz egiteko erreparorik ez duen giroetan. Adibidez, Bilboko jaietan Pinpilinpauxa konpartsaren txosnan edota Gehituk Donostiako Gazteszenan antolatzen dituen festetan.

Euskal Labelaren aldekoa zara edo exotikoak berotzen zaitu?
Euskaldunez gain denetik probatu dut: hegoamerikarrak, poloniarrak, alemaniarrak… Leku guztietan daude kuku-kukuak.

Gau erromantiko baterako testuinguru perfektua... Udagiroko gau epela, ilargipean, itsasoari begira, olatu hotsa entzunez.

Mozorrotzea atsegin duzu? Inauterietan soilik. Baina fetitxista naiz. Futbolean jokatzen duen norbaitekin liatzen naizenean beti eskatzen diot ekipazioa jantzita enroilatzea. Realeko uniformeak katxondo jartzen nau.

Zer filmetako eszena bero egitea gustatuko litzaizuke? Summer Storm filmean arraunlari kuku-kukuak kaian enroilatzen direnekoa.

Zein famosorekin larrua jotzea gustatuko litzaizuke? Antoine Griezmann eta Sergio Canales futbolariekin edo Justin Bieberrekin konformatuko nintzateke. Ez dut asko eskatzen… kar, kar, kar!

Zein da sexua praktikatzeko tokirik aproposena? Ohea. Erosoena da. Eta gero sexukidearekin besarkatuta lo egiteko aukera ematen dizu.