Big Boy: "Grazia egin digu ibilbiderik ez duen taldearen gaineko dokumentala egiteak"

Big Boy: "Grazia egin digu ibilbiderik ez duen taldearen gaineko dokumentala egiteak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/big-boy-quotgrazia-egin-digu-ibilbiderik-ez-duen-taldearen-gaineko-dokumentala-egiteakquot/@@download/image/dsc_0105_txiki_1408611271.jpg
2014/08/25
erreportajea
Testua: Leire Palacios @AnnieSdelMono
Big Boy: "Grazia egin digu ibilbiderik ez duen taldearen gaineko dokumentala egiteak"
Hainbat musika estilo bateratzen dituen BigBoy taldearen proposamena ez da soilik musikala. Zumaiako seikoteak mundu osobat eraiki egiten du entzulearentzat, musika, letra eta emanaldietarako propioegindako bideoekin sortzen duten atmosfera berdingabeari esker. 

Nola sortu zen ‘Big Boy’?
Taldea pixkanaka sortu zen. Hasiera bateantaldeko Jon eta Iñigo hasi ginenkitarra eta tronboiakin kanta batzuk egiten,talde bat sortzeko ideia jakinik gabe. Abestiak sortzen joan ginen heineanhainbat instrumentu batzen joan ziren proiektura, eta horrela sortu zen taldea.Orain sei kide gara taldean; Jon García kitarra eta ahotsa, Iñigo Garcíatronboia, Uhin Loiola bateria, Iker Hazas bonbardinoa, Jose Luis Barredoklarinetea, eta Harkaitz Bastarrika baxua eta kitarra. Gure artean aspalditikezagutzen dugu elkar eta beste talde batzutan ere elkarrekin aritutakoak gara,baita ikusentzunezko lanetan ere.

Zergatik jarri diozue Big Boy izenataldeari? Mutil handiak al zarete zuek?
Kar, kar, kar. Batzuk beste batzuk bainohandiagoak! Kontzertuetan musika eta bideoak uztartzen ditugu. Gureikuskizunean bada ariketa ikusgarria egiten ari den elefante baten bideoa, etaelefante horren izena hartu genuen taldearentzat. Dokumentala egitekoelefantearen gainean dokumentatu ginen eta historio deigarria izan zuenelefante bat zela jakin genuen; Tailandian jaio zen, Amerikako Estatu Batuetaraeraman zuten bertako zirko eta entrenatzaile handienekin lan egiteko. Hankabakar bateko ariketa egiten zuen elefante gazteena izan zen. AEBtatik Mexikorabidali zuten, dudarik gabe esperientzi handiko elefantea izan zen. Big boymilioi bat dolarreko elefantea! Presentzia garrantzitsua izan du bai abesti etabai dokumentalean, eta hainbat istorio sortzeko aitzakia bezala izan daguretzat.

Hainbat estilo nahasten dituzue. Noladefinituko zenukete zuen soinua?
Bai, estiloak nahasten ditugu, eta egia esan,ez dakigu gure soinua nola definitu. Badaude estilo aldetik errazdefinitu daitezken kantak, esate baterako, surf musika, tangoa, edotamorricone-ren soinu bandak gogoratu dezaketenak zein ekialdeko musika. Batzutanzirko kutsua dutenak edo rock alderago jotzen dutenak. Ez gara estilo jakin baten bila joan; ateratzenzaiguna egiten dugu, esperimentatzea atsegin dugu eta ahal dugun askatasun handienarekin musikaegitea.

Euskal Herrian ez da ohikoa zuek egitenduzuen musika mota. Bereziak sentitzen al zarete horregatik?
Beste hainbat talde dira musika berezia egitendutenak, agian guk egiten duguna baino bereziagoa, baina horrelako proiektuakjendeari helaraztea zaila izaten da, eta horregatik tankera horretakoproiektuak ez dira asko ezagutzen. Hala ere, gure helburua ez da bereziakizatea, gustatzen zaiguna egitea baizik.

Letra bereziak idazten dituzue. Zerkinspiratzen zaituzte? Zer transmititu nahi duzue?
Gure helburua letrak, musika eta bideoaerabilita mundu bat sortu edo atmosfera jakin bat lortzea da. Hala ere, zeinatmosfera edo atmosferarik lortzen ote dugun ez dakigu. Baliteke sortutakoasurrealista xamarra izatea, eta kantak musikalki ilun xamarrak badira ere,umorea izatea ere gustatzen zaigu. Umoreari garrantzia ematen diogu. Bestaldeletretan denetik dago; zenbait letra libreak dira eta besteak ordea istorio zehatzagoakkontatzen dituzte. Forma anitzekoak izan daitezke; poema antzekoak, bi anaiarreben arteko eskutitzak, fabula itxura dutenak, kalean entzundako kontuak,albiste bat eta abar. Abesti gehienetan hitzak ez ditugu abesten, errezitatuegiten ditugu, melodia instrumentuek daramate.

2012an sortu zenuten taldea, eta orainaurkeztu berri duzue elkarketa horren fruitua den diskoa, baina zein dadokumental bat egitearen arrazoia?
Dokumentalaren ideia diskoa grabatzen ariginela bururatu zitzaigun. Grazia egiten zigun ospetsua ez den talde sortuberria eta ibilbiderik gabekoaren inguruko dokumentala egitea. Fikziozkodokumentala dela esan daiteke, alegia, sasi dokumental bat. Ikus-entzunezkopiezak abesti eta letren ildo bera jarraitzen du eta taldearen izpiritua osoondo islatzen duela iruditzen zaigu.

Zer ikusi ahalko dugu dokumentalean?
Dokumentalak taldearen sorkuntza eta ibilbideakontatzen ditu, eta taldea osatzen dugunon esperientzi pertsonalak taldeasortu aurretik eta diskoa atera bitartekoak. Gerra bat, esperientziametafisiko bat, taldearen arrakasta eta porrota... Dokumentalean azaltzen direnhainbat gai abestien letretan azaltzen dira. Loturak edo zubiak eraiki nahi izanditugu abesti eta dokumentalaren artean. Dokumentalaren soinu banda diskokoabestiekin osatuta dago, noski.

Taldea musika egiteaz gain beste arlo batzuk jorratzeko espazio bezala ulertzen duzuela esaten duzuenean, zerarloetaz ari zarete?
Taldeak musikaz gain beste arlo batzukjorratzeko aukera eman digu, besteak beste, abestien hitzak idaztekoa,bideogintzan aritzeko, marrazkigintza zein bideoen animazioak egiteko eta abar.Guzti hauek era bateratuan sortzen joan garela esan daiteke; abesti bakoitzarenmusika sortzen genuen heinean zuzenean proiektatzen dugun bideoa eta hitzaksortzen joan garelako. Arlo guztiei garrantzi handia ematen saiatu garaosotasun bat lortutzeko helburuarekin.

Musika egiteaz gain, musika horrekin bategiten duen mundu bat eraiki nahi al duzue?
Bai, horixe da gure helburua. Ez dakigu lortudugun, baina horretan saiatu gara. Hainbat elementuekin eraikitako mundu irekibat sortzen saiatu gara, entzuleari mundu hori eman eta berea propioa eraikidezan.

Zer asmo duzue etorkizunerako?
Etorkizunean nork daki, baina epe motzeraegindako lana ezagutzera ematea da eta horretarako ahalik eta kontzertu gehienematen saiatuko gara.