Eneko van Horenbeke: «Perito Morenoko hotzak desira oro uxatzen du»

Eneko van Horenbeke: «Perito Morenoko hotzak desira oro uxatzen du» https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eneko-van-horenbeke-perito-morenoko-hotzak-desira-oro-uxatzen-du/@@download/image/etb_el_conquist_1403869162.jpg
2014/07/07
elkarrizketa
Eneko van Horenbeke: «Perito Morenoko hotzak desira oro uxatzen du»
2004an irabazi zuen Eneko van Horenbekek (Getxo, 1979) ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ abentura lehiaketa. Hamar urte geroago, esperientzia errepikatzeko gogoz joan zen Perito Moreno glaziarrera (Argentina) eta bigarren garaipenarekin itzuli da.


Uztarik hoberena non da? Getxon edo putzuaren bertzaldean?
Neska politak nonahi daude, bai han eta baita hemen ere.

Zertan aldatu zara hamar urte hauetan?
Gutxi aldatu naiz, baina agian, segurtasuna eta konfiantza irabazi ditut.

Perito Moreno plaza aproposa al da sexu kontuetarako?
Ez, han ez dago sexurik! Perito Morenoko hotzak desira oro uxatzen du!

Zer duzu nahiago: bertako hotz iraunkorra ala hemengo ezegonkortasuna?
Honetarako behintzat, etxekoarekin gelditzen naiz. 

Zuretzat sexuan nork du morbo handiagoa, hasiberriak ala esperientziadunak?
Bakoitzak berea. Baina, batak zein besteak dute morboa!

Famatua izatea ligatzeko lagungarria da?
Niri behintzat lagungarria izan zait...

Zer behar du zu konkistatu nahi zaituenak?
Denetarik. Adibidez, jatorra, polita eta kirolaria izatea.

Jarraitzaileren batekin izango duzu anekdotarik kontaktzeko... 
Behin batek berarekin zerbait edukitzea proposatu zidan. Eta ez zen neska bat...

Mutil abenturazalea zara, baita sexuan ere?
Gazte orori bezala, niri ere denetarik probatzea gustatzen zait.

Jarraitzaile hari, orduan, ez zenion kalabazarik emango...
Kar-kar. Momentuz neskak bakarrik dastatu ditut...

Arraunlaria zara, baina egin al duzu inoiz txortan itsasoan?
Noski! Nire bigarren etxea da.

Amaitzeko, egingo al zenuke inoiz biluzirik?

Ondo ordainduko balidate ez nuke bi aldiz pentsatuko!