Erdibidean

Erdibidean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erdibidean/@@download/image/2011148930erdib_1361868777.jpg
2011/01/07
erreportajea
TESTUA: Igor Erauskin. Sexologoa. Sexare.
Erdibidean
Bikote baten baitan negoziazioa komunikazioarekin estuki lotuta dago. Nork bere desioak azaltzeko aukera ematen du. Bikotekideek bat eginez gero, erabakia hartzea eta bien desioak betetzea erraza izaten da. Haatik, ez da beti hala izaten.

Askotan ez gara ados jartzen. Batak eta besteak nahi duguna ez da gauza bera, eta ondorioz, negoziazio prozesuari ekiten diogu. Negoziazioan zer gerta daitekeen aztertu aurretik, honako hau kontuan hartzeak merezi du: gure kulturan, bikotearen baitan norberekeriaz jokatzea ez dago ondo ikusia. Honela, alde batetik norberaren desioak ez direla existitzen pentsatzen edo esaten da, eta bestalde, bestearen desioak agertzean, deskalifikatu egiten dugu: "Berekoi hutsa zara"!

Horrenbestez, kideek bi desio ezberdin dituzte parez pare. Batek A proposamena aurkezten du eta besteak B, biak ezberdinak. Orduan nor bere proposamena egokiena dela ikusarazten saiatzen da; beti ere desiratzen duena erakutsi gabe. Honela, "politagoa da", "hobea da", "inoiz egin ez dugun zerbait da", "beti egiten dugu zuk nahi duzuna"... tankerako esamoldeak erabiltzen dira maiz, "nahi dut edo desio dut" esan beharrean.

Desioak ezin ezkutatu

Nolanahi ere, horrelakoetan batak bestearen desioak zein diren nabaritzen du, oso agerikoak dira, nahiz eta ezkutatzen saiatu. Une edo etapa horretatik aurrera, nork bere nahiak zeintzuk diren arrazoitu beharrean, bestearen argudioei ezetz esan ohi die, besterik gabe: batek A ez, eta besteak B ez.

Hori horrela, biek ala biek onartzen dute negoziatu beharra dagoela. Erdibideko irteera bilatu beharrean daude. Ez A ez B, D baizik.

Erdibideko irtenbidea honen balizko ondorioak, hauexek:
-Bikotekide bakoitzak ez du beteko hasierako desioa, eta horren ondorioz, amore eman izanaren sentsazioa izango du. Hasieran aipatutako lorpenen eskuliburuan negatibo bat jarriko du, nolabait esateko. Hori askotan errepikatzen bada, atsekabea gero eta handiagoa izango da, eta ikusiko dugu bikotearen baitan gure desioak gauzatzeko biderik ez dagoela.

Hori saihesteko, hona gomendioa: beste negoziazio mota batzuei bidea ireki.

Gorputzerako margoak



Denda erotikoetan, gorputza margotzeko hainbat produktu aurki daitezke. Margo hauetariko batzuk jangarriak dira, beraz gorputza atzamarrez laztantzeaz eta apaintzeaz gain, aho eta mihiarekin laztantzeko aukera ere ematen dute. Hamaika koloretakoak dira eta hamaika zaporetakoak.
Osagai erotiko honi esker, bikotekideak hainbat jolasetan sar daitezke. Laztanak, musuak eta abar emateaz gain, mezuak idaztea, bertsoak eta marrazkiak...


Proba ezank: CUISSADE



Postura hau atzekaldetik burutzen den harreman koitalaren proposamena da. Lepoz kokatuta dagoen bikotekidearen hanka bat, beste bikotekidearen hanka tartean kokatzen da, beste hanka bilduta mantentzen duen bitartean. Kasu batzuetan lepoz kokatuta dagoena, bere kostaldean etzanda egon daiteke, bikotekideen arteko begiradak  parte hartzeko aukerak zabalduz. Baginaren bidez orgasmora heltzeko zailtasunak dituzten nesken kasuan, sarketa bizi duten bitartean klitoria lantantzeko aukera izaten dute.
Egilea: Igor Erauskin. Sexare elkartea