Janire Estebez: «Goenkale hasi zenean espermatozoidea ere ez nintzen»

Janire Estebez: «Goenkale hasi zenean espermatozoidea ere ez nintzen» https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
elkarrizketa
Janire Estebez: «Goenkale hasi zenean espermatozoidea ere ez nintzen»
Janire Estebez (Donostia, 1996) gazteak psikologia ikasketak ‘Goenkale’ telesailaren errodajearekin uztartzen ditu. Antzerkiko irakasleak animatu zuen
kastingean parte hartzera.


Nolakoa da zu baino urte gehiago dituen telesail batean lan egitea? Oso kuriosoa. Goenkale hasi zenean espermatozoidea ere ez nintzen.

Betidanik izan al duzu aktore izateko grina? Bai. Txikitan amesten nuen aktore izatearekin, baina ez nuen uste ametsa beteko nuenik. Oso pozik nago.

Zer izan zen Goenkalen parte hartuko zenuela esan eta egin zenuen lehenengo gauza? Oihuka hasi eta amari besarkada handi bat eman nion. Malkoak ere atera zitzaizkidan. Momentu horretan nire bizitzan gauza berri on asko sartu ziren bat-batean.

Norekin lan egitea gustatuko litzaizuke? Mario Vaquerizorekin! Kar, kar, kar.

Zein pertsonaia antzeztuko zenuke gustura? Pertsonaia ero bat.

Alazne eta Janire, lagunak izan daitezke?
Ez dakit lagunak izango liraketeen ala ez, baina ziur Alaznek Janire bere onetik aterako lukeela.

Betidanik ikusi al duzu Goenkale?
(Esan egia, kar, kar, kar) Txandapasa!

Zer eskatzen diozu etorkizunari?
Psikologiako ikasketak bukatzea, antzezten jarraitzea eta triatloian gogor ekitea.

Nor miresten duzu? Nire lehengusina Leire.

Zerk ateratzen zaitu zure onetik? Alferkeriak, faltsutasunak eta diskriminazioak. Horregatik barazki-jalea naiz hamabi urte nituenetik.