Juan G. Andrés: "argazkiak galtzeak izutzen nau"

Juan G. Andrés: "argazkiak galtzeak izutzen nau" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
elkarrizketa
Juan G. Andrés: "argazkiak galtzeak izutzen nau"
2005etik ‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkariko kazetaria da Juan G. Andrés (Donostia, 1977). Erredakziotik kanpo baina, ohikoa da, rock kontzertuetako lehen lerroan berarekin topatzea, argazki-kamera eskutan duela. 



Gogoratzen al duzu atera zenuen lehen argazkia?
Lehen jaunartzeko erretraturen bat...

Zein musikariri aterako zenizkioke gustura argazkiak?
Carlos Gardel, Miles Davis, Johnny Cash, The Velvet Underground, Jeff Buckley…

Eta, aldiz, zeini inoiz ez?
Bereizketarik gabe, agertokira igotzen den edonori aterako nizkioke argazkiak.

Zenbatu al dituzu ikusi dituzun kontzertuak?
Sekula. Baina, azkenaldian, astean hiruzpalau kontzertu ikusteko aukera dago Donostian.

Kontzertua hasi aurretik, zer behar duzu?
Agertokitik gertu egoteko garaiz iristea, bateriak eta memoriak prest izatea eta garagardo bat!

Argazkiak ateratzeko aretorik kuttunena?
Argi eta tamaina aldetik, Gazteszena (Donostia). Xarmagatik, aldiz, Le Bukowski (Donostia).

Eta, kontzertuetatik at, zein da zuretzat argazkiak ateratzeko parajerik gustukoena?
Ulia mendia fotogenikoa da oso, batez ere lainoa sartzen denean.

Argazki bilduma fisikorik baduzu?
Ez, hiru disko gogorretan ditut argazki guztiak familiako hainbat etxetan gordeta, argazkiak galtzeak izutzen bainau.

Hala ere, ogibidez kazetaria zara. Zer du batak besteak ez duenik? Argazkilaritzak berezkoa du berehalakotasuna; kazetaritza, aldiz, literaturaren antzekoa da.

Nor miresten duzu?
Jon Iraundegi eta J.A. Areta Goñi, Juxe, argazkilariak. Artista puskak!

Eta nor bidaliko zenuke gustura infernura?
Kontzertuetako argiak zaintzen ez dituzten teknikariak.

Musikariren batekin izango duzu anekdotarik kontatzeko, ezta?

Tom Waits da nire artista kuttunena, eta Donostiara etorri zenean, hain urduri nengoen, ezin izan niola argazkirik atera!