Maribel Salas: "Robert de Nirorekin agertokia konpartitu nahiko nuke"

Maribel Salas: "Robert de Nirorekin agertokia konpartitu nahiko nuke" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
elkarrizketa
Maribel Salas: "Robert de Nirorekin agertokia konpartitu nahiko nuke"
‘Una cama en el cielo’ antzezlanarekin debutatu zuen, 1994an, Maribel Salasek (Barakaldo, 1965), eta ordutik ez da gelditu. ‘No te lo vas a creer’ bakarrizketarekin ari da orain.


Zuzendari lanetan ariko bazina, zein aktore aukeratuko zenuke?
Jendeak ni harritzea maite dut, beraz, casting bat egingo nuke jende berria ezagutu ahal izateko.

Zein zuzendarirekin sentitzen zara identifikatuta?
Benito Zambranorekin. Emakumeen egoera ezinhobeto lantzen duelako eta emakumeen paperak oso ondo idazten dituelako.

Zein pertsonaia gorpuztuko zenuke gustura?
Antón Chéjov-en La Gaviota komediako Irinaren papera egitea izan da betidanik nire ametsa. Eta bete da, nire hurrengo proiektua baita!

Dagoeneko egin dituzun pertsonaien artean zein maite duzu gehien?
Gorpuzten ditudan pertsonaiak seme-alabak bezalakoak dira niretzat, zaharragoak edo gazteagoak izan, hobeak edo okerragoak, denak berdin maite ditut.

Eta zein gutxien?

Gutxien gustatu zaidana ere berdin-berdin maite dut.

Zein aktorerekin lan egitea gustatuko litzaizuke?
Amestu dezagun... Robert de Nirorekin agertokia konpartitu nahiko nuke!

Grabaketa bat hasi aurretik zer duzu ezinbestekoa?
Zuzendariarekin hamaika solasaldi izatea.

Eta bukatutakoan?
Taldearekin kontaktua mantentzea; gehienetan lotura berezia sortzen da gure artean.

Ikusteko zer duzu nahiago, komedia ala drama?
Drama umoretsua.

Eta errealitatea edo fantasia?

Fantasia, beti.

Zein duzu oporretarako parajerik kuttunena?

Espainiako hegoaldea.

Eta aldiz, nora ez zinateke sekula itzuliko?
Bidaiatzea maite dut eta toki bakoitzetik oroitzapen politak gordetzen ditut beti.