Oskar Gesteira (Saretuzz): "Saretuzzek erreferentzizko sare soziala izan nahi du"

Oskar Gesteira (Saretuzz): "Saretuzzek erreferentzizko sare soziala izan nahi du" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oskar-gesteira-saretuzz-saretuzzek-erreferentzizko-sare-soziala-izan-nahi-du/@@download/image/saretuz-azala_1418116237.jpg
2014/12/09
elkarrizketa
Saioa Baleztena / @SaioB
Oskar Gesteira (Saretuzz): "Saretuzzek erreferentzizko sare soziala izan nahi du"
Oskar Gesteira Shareweb webguneen diseinuen gainean lan egiten duen enpresaren arduradun eta sortzaileak "gizarteratu" zuen  pasa den uztailaren 16an Saretuzz egitasmoa. Durangoko Azokaren harira igandean aurkeztu zuten, eta horren harira elkarrizketatu dugu GAZTEZULOn.


Non dago Saretuzz ekimenaren hazia?
Shareweben halako proiektuak abiatzea gustuko dugu eta erronka pertsonalak ziaten dira. Aspalditik genuen sare sozial honen ideia, halakorik ez baikenuen ezagutzen Euskal Herrian. Beraz, ideiari forma eman eta gorpuztu ondoren uztailaren 16an gizarteratu genuen.

Zein ziren helburu nagusiak orduan?
Hasiera batean, herritarrek euren herrietan ekarpenak egin, eta aldi berean, dagozkien udalen erantzuna jasotzeko aukera emantea.

Zein izan da bilakaera gerora?
Sare sozial formatoa hartu du, herritarrek herrietako gaiei buruz mintzatu, iritzia eman edo ikuspegia isladatzeko aukera badute, elkarrizketa guneak eta komunitateak sortuz. 

Durangoko Azokaren baitan, Kabi@ gunean izan zineten igandean, arratsaldeko 16:20etan, aurrerapenik egiterik bai?
Saretuzzentzako oso plaza polita izan da Durangoko Azoka, eta lehenik eta behin eskerrak eman nahiko genizkioke Gorka eta Maiteri, aukera hau luzatzeagatik. Bertaratu ezin izan zuenarentzat, sare sozialaren funtzionamenduaren nondik norakoak auzkeztu genituen, eta zozketa txiki bat ere egin genuen.

Zein alor jorratzen dituzue?
Aurkezpen alorrari dagokionean ez gaude ziur zein alorretan sartuko genukeen Saretuzz, azken finean sare sozialek alor guztiak ukitzen baitituzte. Hau da, hirigintza, mugikortasuna, ingurumena, irisgarritasuna, ekonomia, gizarte politika, berdintasun politikak, euskararen sustapena, kultura, kirola, gazteria, eta bestelakoak.

Baina zein izaten dira jendearen ekarpenak eta nola kudeatzen dituzue?
Herritarren ekarpenak jaso eta dagozkien udaletara bidaltzen ditug, udal teknikariak aztertu dezan, eta erantzuna jasotzen dugunean sareratzen dugu.

Parte hartu nahi duenak zer egin behar du?
Parte hartu nahi duenak edozein gailu mugikor, tablet, edo ordenagailu hartu eta saretuzz.com helbidean sartuta, parte hartu ahal izango du

Mugikorretarako aplikaziorik sortzea aurreikusi duzue?
Ez diogu ideia horri ateak isten, oso interesgarria ikusen baitugu.

Feedbacka bilatzen duzuela aipatu duzu lehenago, eta berriki Alegiako Udalarekin hitzarmena sinatu duzue.
Hala da, eta Alegiako herrian egiten diren ekarpenek, Alegiako Udalaren aldetiko etantzuna jasoko dute aurrerantzean.

Udal gehiagorekin hitzarmenak lotzeko asmoa duzue?
Bai, udal gehiagorekin ere lanan ari gara dgoeneko, lehenago esan bezela Saretuzz lantaldea Udalek ere osatzen baitute eta harremanak oso aurreraturik ditugu hauetako batzuekin.

Etorkizunari begira zein da zuen erronka nagusia?
Saretuzzek erreferentzizko sare soziala izan nahi du.