Sexualitate frustratua

Sexualitate frustratua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexualitate-frustratua/@@download/image/sexu_1410160584.jpg
2014/09/08
erreportajea
Maider Jericó. Psikologo eta Sexologoa
Sexualitate frustratua
Genitalizazioak sexuaren praktika mekanikora garamatza, eta ondorioz,
konplexuak sortzen dira eta topaketa erotikoak orgasmora iristeko lasterketa bihurtzen ditugu. Ikasturte honetan, frustrazioak alde batera utzi eta gure
sexualitateaz disfrutatzeko hainbat proposamenekin gatoz.


Orgasmoa betebehar bihurtu dugu, topaketa erotikoen kalitatea zehazten duen adierazle bat bailitzan. Gainera, badirudi gure asebetetzea orgasmo kopuruaren menpekoa dela; zenbat eta gehiago, are hobeto. Horrek kantitatea kalitatearen gainetik baloratzea eragin du. Horretaz gain, aldibereko orgasmoak eduki nahi ditugu, gure bikotearekin batera sentitu nahi dugu plazeraren eztanda. Irudikatu momentu batez, zein zaila izango litzatekeen beste pertsona batekin batera doministiku egitea; bada, orgasmoarekin gauza bera gertatzen da.

Gure sentsazioak kontrolpean mantentzea ez da estrategia egokia. Orgasmoa, topaketa erotiko batean sentitu dezakegun sentsazio bat da, baina ez da ezinbestekoa, eta ez du inolaz ere topaketa horren amaiera adierazi beharrik. Bestalde, ez du zertan sentsazio plazertsuena izan, eta beste sentsazio guztiez ere gozatu dezakegu: gorputzaz, sexu-kideaz, hitzez, zaporeez, usainez...

Hautabide gehiago...
Sexu harremanetan kezkatzen gaituen beste gai nagusienetako bat erekzioa da. Badirudi erekzioa derrigorrezkoa dela, zakilaren tentetzeak konstantea izan behar duela, eta erekzioa jaisten denean, bukatutzat eman behar dugula sexu harremana. Koitoa gauzatzeko erekzioa beharrezkoa da, baina sarketa da zakilaren zutitzea eskatzen duen sexu ariketa bakarra. Beraz, erekzio beharrik gabe, modu asko ditugu disfrutatzeko. Gainera, erekzioari joaten utzi diezaiokegu, diskoari buelta eman, hozkailutik zerbait hartu eta gozatzen jarraitu.
Muxukatu, laztandu, arropa kendu, batak bestea masturbatu, ahozko sexua praktikatu eta bagina sarketa burutu, horixe da inposatu diguten prozedura. Eta ondorioz, norbaitek arau horietatik kanpo dagoen sexu jokabide edo fantasia jakin bat gustuko badu, normala ote den zalantza egin dezake.

Argi dago komunikazio asertiboa ezinbestekoa dela topaketa erotikoez gozatu ahal izateko. Ezetz esaten jakitea ondo dago, baina baita gure desirak adierazteko gaitasuna edukitzea ere. Sarritan, gure sexu-kideari proposamen indezenteak egiteko beldurra dugu, eta gure burua zentsuratzen dugu.

Gogoratu dezagun aniztasuna dela giza sexualitatearen ezaugarririk esanguratsuena. Gutako bakoitza bakarra eta errepikaezina da, eta beraz, pertsonak bezainbeste fantasia eta desira zein harremantzeko eta komunikatzeko modu egon daitezke. Ez jarri mugarik zeure buruari!
Eredu horretatik ihes egin eta gure sexualitateaz disfrutatzeko estrategiarik onena norbera den moduko izatea da. Ohea ez da erakustaldiak egiteko tokia.

Garrantzia duena bizipenak dira, eta beraz, ez jarri helbururik, momentua bizi eta goza ezazu bost zentzumenekin; ez mugatu zure gozamena genitaletara. Zuk bakarrik dakizu gustatzen zaizuna zer den, esploratu zure gorputza eta murgildu zure burua bizipenetan!

Stock 13



Sade. Txalaparta

GSLTa [Gure Sistema Literario Txikia] autofikzioarekin bueltaka zegoenean etorri zen Edorta Stock 13rekin. Behin idazten jarrita, nahiago erdizka ez ibili: adinean aurrera doan lagunaren, banatu den idazlearen... txepelkeriak kontatu baino, hobe mundua jirarazten duen horri buruzko argazkia ematea. Azal gogorra behar da gero GSLTan horrelako obra bat argitaratzeko. Bere biguntasunean, sekula ez du Txalapartak azal gogorragorik izan. Eta sekula ez du estalki batek hainbeste azal tapatu. Ezta azal batek hainbeste erakutsi ere. Mikel Soto

Nora Barnaclek senargaiari gutun erotiko pornografikoak idazten zizkion. Gizonak bere beroaldietan asetasuna erdietsi zezan. Prostitutekin bilatu beharrean gutunok irakurriz eta eskuaren laguntzaz korritzeko, alegia. Emakumeak ez zituen puntuazio sistemak errespetatzen eta denbora aldaketak, antza, etengabeak izaten ziren, narratzailea eta narrazioko pertsonak ere nahastuz. Hala eta ere haren eskuak sortzen zituen gutunek senargaiaren eskuari azkartasuna eragiten ei zioten.

Bitxigorriaren iradokizuna:

1. Bikotearekin zaletasunak konpartitzeko modu berriak esploratu.
2. Oheratzen zaretenean, bakoitzak bere liburua irakurri ordez, zergatik ez duzue irakurketa bera konpartitzen?
3. Bakoitzak pasarte bat irakurriko du ozenki,  ahots tonua, harnasketa, begiradak, laztanak zainduta.
5. Berotzen bazarete, pasartean gertatzen ari dena birsortu dezakezue...