Txema Añibarro: "Garaipenen ostean, musika jarri ohi dugu aldagelan"

Txema Añibarro: "Garaipenen ostean, musika jarri ohi dugu aldagelan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txema-anibarro-garaipenen-ostean-musika-jarri-ohi-dugu-aldagelan/@@download/image/fotomaton_150_1396518978.jpg
2014/04/07
elkarrizketa
Txema Añibarro: "Garaipenen ostean, musika jarri ohi dugu aldagelan"
Txema Añibarro (1979) zeberioztarra buru duen Eibar futbol taldeak kontrolpean du uneotan Bigarren A Maila, lehen postuetatik begiratzen baitie gainerako taldeei.


Zein da sekretua?
Eguneroko lana eta konstantzia, eta Bigarren B Mailatik gatozela jakiteak ematen digun umiltasuna.

Zelaira irten aurretik, mania berezirik?
Bai, hainbat… Baina niretzat gordeko ditut badaezpada –barrez–.

Eta partidua zuen alde amaitu bada, nola ospatzen duzue garaipena?
Elkar zoriontzen dugu, eta normalean, musika jartzen dugu aldagelan.

Futbolariek musikazale fama duzue, bai. Zer entzuten da Eibarren aldagelan?
Momentuaren araberakoa izaten da, baita bolumena ere!

Aldiz, galdutakoan, isiltasuna nagusi?
Partidua amaitu eta gero bai, eta ondorengo egunetan hausnarketa.

Goi mailako kirolariek jatekoa zorrotz zaintzen duzue, baina kale egin daitekeenean, zer eskatzen du Añibarrok?
Nahiko zorrotza naiz jatekoarekin, baina noiz edo noiz etxeko indaba gorri edo porrusalda bat jatea bezalakorik ez dago.

Eta ekainean abiatuko den Munduko Futbol Txapelketan, noren alde egingo duzu eta zergatik?

Berdin zait, zoritxarrez nire selekzioak ez baitu txapelketan parte hartuko. Baina espero dugu noizbait Euskal Selekzioak ere jolasteko aukera izatea.

Futbolaria izango ez bazina…
Kirolarekin loturiko zerbaitetan ariko nintzateke. Eta bestela irakasle izatea gustatuko litzaidake.

Eta Eibar Lehen Mailara igotzen bada?

Historia egingo dugu! Berez gure helburu nagusia taldea maila honetan mantentzea denez, igotzea ikaragarria litzateke.