Ylenia Baglietto: "Hain gaude murgilduta sare sozialetan aurrean daukaguna ez dugula ikusten"

Ylenia Baglietto: "Hain gaude murgilduta sare sozialetan aurrean daukaguna ez dugula ikusten" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/08/25
erreportajea
Testua: Leire Palacios @AnnieSdelMono
Ylenia Baglietto: "Hain gaude murgilduta sare sozialetan aurrean daukaguna ez dugula ikusten"

Euskal abesti klasikotik abiatuta idatzi duGalder Perezek Nick Bartolo, Nick Maritxu antzezlana. Umorea eta kritikaardatz, sare sozialek harreman pertsonaletan duten eragina azaleratu egiten dataula gainean. 



Zer topatuko du ikusleak antzerkian?
Ylenia Baglietto: Ikusleak bi aktore topatukoditu oholtza gainean. Gure pertsonaiek kantu baten bueltan ibiliko dira, alegia,biek atsegin duten Maritxu nora zoaz
abestia.

Ugaitz Alegria: Maritxu eta Bartolo txatbatean ezagutzen dira bi asmo ezberdinekin. Mutila, alegia, Bartolok berebizitzako kantua den Maritxu nora zoaz egibihurtzeko bere bihotzeko Maritxu ezagutu nahiko luke. Halako batean Maritxuizeneko neska bat topatzen du txat batean, baina zer gertatzen da? Maritxu ezdela neskaren benetazko izena baizik eta neskak sarean ibiltzeko erabiltzenduen nick-a, eta bere intentzioa oso bestelakoa da; sexu harremana izan nahi duBartolorekin edo behintzat hain platonikoa ez denaren bila dabil. Operan egingodute hitzordua eta hor sortuko dira elkarren arteko hainbat gaizki ulertu.Istorio komikoa da.

Maritxu eta Bartolo paralelismoa erabiltzeakuriosoa ezta? Lehen eta orain arteko kontrastea azalaratzeko metafora al da?
Y.B.
Bai, abestia klasikoa da baina beraiek euren jolasarekin eguneratu egitendute.

U.A. Bai, bai. Antzezlanaren autorea GalderPerez da eta baliatzen da ohitura handiko kantu horretaz, hau da, kantuarenzentzuaz jolasteko. Hala ere, nik ez dakit jendeak zer zentzu hartzen dion, nikbehintzat ez diot inoiz zentzu sexual hori bilatu izan, baina berak ikutu horieman nahi izan dio. Abestia kantatzen dugu eta ahoz goran entzuten denean, badabai, izan daiteke zentzu hori ulertzera ematea.

Y.B. Bai, modu horretan esan daiteke badelakontrastea abestia den klasikotik, antzezlanean ematen zaion ukituraino.

U.A. Kontua da, mutilak klasikotik abiatuegiten da kokoloa da eta kantuarekin bueltaka dabil eta Yleniak egiten duenMaritxuk buelta eman dio eta sexua bilatzen du, alegia, iturria eta ardotxozuria.

Internetak nola uste duzu eragiten duelapertsonen arteko harremanetan?
U.A. Internetak pertsonen arteko harremanetaneragin handi-handia dauka. Duela urte batzuk asaldatu egiten ginen esatebaterako norbaitek bikotekidea internet bidez topatzen zuenean baina gaur egunkontu normala da edozein moduko harremanak internet bidez elikatzea.

Y.B. Esango nuke internet basikoa daukagulaharremantzeko gaur egun, eta apur bat pena ematen du ikusten duzulako aurrezaurreko erlazioak galtzen ari direla. Jendea hain dago murgilduta saresozialetan aurrean daukana ikusteko gaitasuna galtzen ari dela. Galtzen ari daaurpegia ikustea komunikatzen ari zarenean, kaletik joatea eta alboan ditugunpertsonak nola dauden igartzea, gazteak ikusten ditugu taldean eta bakoitza bremugikorrari begira… eta parez pare daukana galtzen du. Gaur egungo belaunaldiakerlazionatzeko bide ezberdinak sortzen ari da.

Eta erlazionatzeko modu berri horienbarruan, gertatu al zaizue inoiz pertsona bat internet bidez ezagutu eta geroparez pare izatea?
U.A. Bai gertatu izan zait. Nik neukfacebook-en esate baterako, ezagutzen ez ditudan hainbat pertsona ditut, gehitunahi izan nautelako,  eta geronoizbait parez pare izan eta nor den konturatzen zara bere soslaian jarri duenargazkia gogoan duzulako. Kuriosoa da.

Y.B. Niri ez zait sekula gertatu. Gainera eznaiz inoiz txatetan ibili, beraz, horrelakorik ez zait gertatu. Ugaitzen moduan,agian facebook-en ezagutzen ez dudan jendeak euren sareetara gehitzea gertatuzait baina ez aurrez aurre topatzea.

Orduan ezin dugu esan inolako antzekotasunadaukazunik zure pertsonaiarekin
Y.B. Kar, kar, kar! Ez, inolaz ere! GaineraMaritxuren pertsonaiak, beste hainbat pertsonaia egiten ditu antzezlanean. Osolan polita, erronka handia aktore bezala eta pertsonaia interesgarria baina ezdakit zer ikusirik berarekin.

Eta zu Ugaitz, Bartoloren antzik al duzu?
U.A. Kar, kar, kar. Ez! Ez naiz bat ere identifikatzennire pertsonaiarekin. Bartolo oso inozo eta kokoloa da… Ni neu espabilatuagoanaizela pentsatu nahi dut. Kar, kar, kar.