|
Egin ezank hire formula erotikoa! |
Kaixo zulozaleak! Gaztezulotarrok bizitza erotikoa alaitzeko ideien trukaketarako atal berria sortu dugu: Formula Erotikoak. Zuetako askok gure webgunean gauza berriak egin nahi dituzuela adierazi diguzue. badakigu irakurleek badituzuela zeuen trukuak, jokoak, gakoak edo formulak izarapean edo izarapetik kanpo benetan ongi pasatzeko. Zer iruditzen partekatzen baditugu?
- Nerea Sancho psikologoa eta Sexologoa. Bitxigorria. -
Formula erotiko bat gainontzekooi azaltzea oso-oso erraza da. Bidali tentagarria iruditzen zaizun edo katxondoen jartzen zaituen plan horren deskribapena gaztezulo@gaztezulo.com e-posta helbidera behean datozen atalak osatuz. Gainera, Bitxigorria boutique erotikoak oparitutako produktu erotikoen saski bikain baten zozketan parte hartuko duzu! Atal berri honetan parte hartzeko argibideak jarraian dituzue. Eta jada probatzen hasi nahi baduzu, horra dagoeneko jaso dugun formula erotiko gozagarria!Nola osatu atal bakoitza?Izenburua: Izenburu dibertigarri bat aukeratu.Osagaiak: Sukaldaritzaz ariko bagina bezala, aldez aurretik beharko ditugun objektu, lagun edo baldintzak aipatu hemen.Prestaketa pausoak: Hemen dago formularen gakoa. Zertan datza jokoak? Zein zentzumen estimulatuko ditugu? Nola? Zehatzak izaten saiatuko gara, irakurtzen dutenek ere probatu eta esperientzia berriak bizi ahal izateko.Prestaketa denbora: Atal honetan, jokabide erotikoa martxan jarri baino lehen beharko dugun denbora kalkulatuko dugu gutxi gora behera. Jokabidearen iraupena librea izango da, ez dugu zehaztu beharrik. Zailtasun maila: Gaitasun zehatzik behar al da? Esperientzia beharrezkoa al da? Erraza al da egiten? Gomendioak / oharrak: Ba al dago gakorik formula bereziki ongi ateratzeko? Zein ordu da egokiena? Zehaztasun gehiagorik?Egilearen izena edo ezizena: Nahi duenak bere izena ipin dezake, eta nahi ez duenak ezizen bat.
| Plumeroa erakusten |
Osagaiak · Lumak, plumeroa edo antzekoa. · Haizagailu (udaran) edo ileko lehorgailua (neguan). · Etzanda egoteko leku erosoa. · Musika entzuteko aparatua eta aukeratutako diskoa. · Gutxienez bi lagun. Prestaketa pausoak: · Negua bada, lekua ongi berotu biluzik egon ahal izateko. · Musika lasaia ipiniko dugu. · Batek luma hartzen du esku batekin, eta beste eskuarekin ileko lehorgailuaz eragiten dio, gorputzeko atal desberdinak lumarekin igurtziz. · Gero txanda aldaketa tokatzen da. · Momentuaz asko gozatu. Prestaketa denbora: 15 minutu gela girotzeko. Zailtasun maila: erraza. Gomendioak / oharrak: ileko lehorgailuak hotz eta bero aukerak baditu, hobe. Eta gutxi pisatzen badu, askoz hobe. Egilearen izena edo ezizena: alai bizi den bat.
|
|
|
|
|