Aulestiko Topaketak egingo dituzte apirilaren 21etik 26ra

Aulestiko Topaketak egingo dituzte apirilaren 21etik 26ra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aulestiko-topaketak-egingo-dituzte-apirilaren-21etik-26ra/@@download/image/arte_drama_topa_1397557437.jpg
2014/04/15
berria
Aulestiko Topaketak egingo dituzte apirilaren 21etik 26ra
Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak eta Aulestiko herriak elkarlanean antolatutako Aulestiko Antzerki Topaketak ekimenak IX. edizioa beteko du aurten. Datorren aste osoan dozena erdi emanaldi eskainiko dituzte, horietako asko doan. Eta prestakuntza saioetan parte hartzeko aukera ere izango da.


Euskal antzerkigintzaren topagune bilakatuko da Aulesti apirilaren 21etik 26ra. Ander Lipus, Leire Ucha, Ximun Fuchs, Julia Marin eta Margarita Altolaguirre arduratuko dira alor akademikoaz, hamalau ikasleko taldeetan banaturik, euskal antzerkiari eta beronen ikerketari buruzko laborategiak eskainiko baitituzte egunotan.

Horrez gain, iluntzero, euskal ekoizpen batez gozatzeko aukera izango da, aste barruan Aulestiko Udal Aretoan eta asteburuan frontoian. Orotara punta-puntako sei obra aurkeztuko dituzte, doan gehienak, eta bost euroren truke garestiena. Hona hemen egitaraua:

Apirilak 21, astelehena

Bidaiek ez dute bueltarik ipuin kontaketa Itziar Rekalderen eskutik.
21:00etan Aulestiko Udal Aretoan, doan.

Apirilak 22, asteartea
Zer duzu Amy? Antzezlana Oh my god konpainiaren eskutik.
21:00etan Aulestiko Udal Aretoan, doan.

Apirilak 23, asteazkena
Konpota lana ZUbi ekimenaren lehen deialdiko irabazlea izan den Dxusturi Teatroaren eskutik
21:00etan Aulestiko Udal Aretoan, doan.

Apirilak 24, osteguna
Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek antzezlana Metrokoadroka kolektiboaren eskutik.
21:00etan Aulestiko Udal Aretoan, doan.

Apirilak 25, ostirala
Lurra astinduz obra Karrika Antzerki Taldearen eskutik.
22:00etan herriko frontoian, 3 euro.

Apirilak 26, larunbata
Hamlet antzezlana Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Pétit Théâtre de Pain taldeen eskutik.
22:00etan herriko frontoian, 5 euro.