‘Emakumeak Hushè Ibarrean’ ikusgai da Rekalde Aretoan

‘Emakumeak Hushè Ibarrean’ ikusgai da Rekalde Aretoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeak-hushe-ibarrean-ikusgai-da-rekalde-aretoan/@@download/image/p1130813edit_1418772607.jpg
2014/12/17
berria
‘Emakumeak Hushè Ibarrean’ ikusgai da Rekalde Aretoan
Bilbao Mendi Film jaialdiaren baitan, abenduaren 10etik 21era bitarte ikusgai izango dira Bilboko Rekalde Aretoan, Ibon Azpilikueta argazkilariaren hainbat irudik eta Bernat Alberdiren dokumentalak osatzen duten ‘Emakumeak Hushé Ibarrean’ erakusketa.

Pasa den abenduaren 10ean aurkeztu zuten, Bilbao Mendi Film jaialdiaren baitan, Bizkaiko Foru Aldundiak Baltistan Fundazioarekin elkarlanean abiatu duen ‘Emakumeak Hushé Ibarrean’ izeneko erakusketa. Bertan, Ibon Azpilikuetarek Pakistango Baltistan eskualdean atera zituen argazkiak eta Bernat Alberdiren ‘Baltiar arima’ dokumentala ikusi daitezke.

Irudi-sortaren helburu nagusia, eskualde horretako emakumeen bizimodua eta hazkunde pertsonala eta komunitarioa lortzeko duten borondatea islatzea da, Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortzeko.

Erakusketa zabalik egongo da hilaren 21era bitarte.