Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak emititzen hasiko da Al Jazeera

Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak emititzen hasiko da Al Jazeera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fermin-muguruzak-zuzendutako-dokumentalak-emititzen-hasiko-da-al-jazeera/@@download/image/20112282045Muguruza_AlJazeera.jpg
2012/12/13
berria
Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak emititzen hasiko da Al Jazeera
Martxoaren 10etik aurrera, Muguruzak herrialde arabiarretan musikari buruz grabatutako dokumental multzoa emango du Al Jazeera Documentary Channel kateak.

Next Music Station (Hurrengo geltoki musikala) izeneko dokumental multzoa Muguruzak eta bere taldeak 2010 urtean zehar bederatzi herrialdetatik barrena eginiko bidaiaren emaitza da.
Guztira, 11 ikus-entzunezkok osatzen dute Al Jazeeraren Documentary Channel kateak emitituko duen seriea; 80 musikarirekin izandako topaketaren lekukoa.

Irungo musikariak berak adierazi du Next Music Station izeneko dokumental multzoak herrialde arabiarrak eta beraien musika hobeto ezagutzeko  aukera eskaintzen duela.

Egipto I: Cairo, Egipto II: Nilo River, Marruecos I, Marruecos II: Casablanca, Libano I, Libano II: Beirut, Tunisia, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan tituludun dokumentalak, bestalde, azken asteotan zonaldea astintzen ari diren matxinadak hobeto ulertzeko balio dezaketela ere esan du Muguruzak.