Gaztea zineneko oroitzapenak

Gaztea zineneko oroitzapenak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztea-zineneko-oroitzapenak/@@download/image/ni_gaztea_nintz_1397643951.jpg
2014/04/16
berria
Gaztea zineneko oroitzapenak
Kultur Leioak eta Leioako Udalak elkarlanean antolatu dute ‘Ni gaztea nintzenean’ literatur lehiaketa. Adin guztietako lagunek parte hartu dezake euren gaztetako oroitzapenak gehienez ere bost orriko idazlanetan bilduz. Lanak entregatzeko azken eguna apirilaren 25a da.


Zenbatetan gogoratu dituzu haurra zineneko gertaerak? Eta zenbatetan kontatu dituzu gaztetako esperientziak? Oroimenean gordetako kontu horiei guztiei bide emateko aukera duzu orain Leioan antolatu duten Ni gaztea nintzenean literatur lehiaketaren bidez. Lau kategoria banatu dituzte: A kategorian 18 urte artekoak, B kategorian 19tik 30era bitartekoak, C kategorian 31tik 55era bitartekoak, eta D kategorian 56tik gorakoak.

Euskara edo gaztelaniazko idazlanek gehienez ere bost orriko luzera izan behar dute, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izatea ezinbestekoa izango da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bi narrazio aurkeztu ahal izango ditu.

Hartu parte!
Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 25a, ostirala, izango da. Kultur Leioan entregatu behar dira, norbera bertaratuta ala posta bidez ondorengo helbidera bidalita:

Kultur Leioa
Jose Ramon Aketxe plaza II
48940 Leioa


Lanen hiru kopia bidali behar dira, izenburua eta egilearen izengoitia soilik jarrita, eta gainontzeko datuak, hala nola, izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbide elektronikoa, gutun-azal batean sartu behar dira.

Epaimahaiak kategoria bakoitzeko lehen eta bigarren sariak banatuko ditu, 250 euro lehenengoei eta 125 euro bigarrenei. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 6an egingo dute, 19:00etan Kultur Leioan. Beraz, iraganera bidaiatu eta orduko anekdoten inguruan idatzi nahi baduzu, hauxe duzu aukera!