Ikusgai da ‘Euskal Herriko Altxorretan Barrena’ dokumentala

Ikusgai da ‘Euskal Herriko Altxorretan Barrena’ dokumentala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikusgai-da-euskal-herriko-altxorretan-barrena-dokumentala/@@download/image/arkaitz_astiaza_1384851738.jpg
2013/11/19
berria
Ikusgai da ‘Euskal Herriko Altxorretan Barrena’ dokumentala
Arkaitz Astiazaran 30 urteko gazteak 4.400 kilometro egin zituen apirilaren 7an hasi eta ekainaren 23ra bitarte Euskal Herrian barrena, bizikletaz, eta abentura iruditan bildu ostean, 50 minutuko dokumental laburra aurkezten ari da orain herriz herri.


Euskal Herriko txoko eder ezezagunak bisitatzeko asmoz abiatu zuen bidaia Lasturreko Arkaitz Astiazaranek ekainean. Bizikleta gainean jarri, eta lehen etapak egiten hasi zen, janaria eta arropa pixka bat gainean hartuta. Eguraldiaren arabera egokitzen joateko erabakia hartu zuen, eta beraz, aldeko ez zuen egunetan Debara itzultzen zen, atseden hartzera. Ekainaren 23an amaitu zuen ibilbidea, Hendaian.

Orotara 37 etapa egin ditu –ez segidan–, 800 herritatik igaro da eta 175 mendate igo ditu. 4.400 kilometro izan dira, hiru hilabetez. Bakarrik egin du gehiengoa, baina zenbait egunetan lagunak izan ditu alboan. Diru gutxirekin mugitu da, gainera, eta aterpeetan egin du lo. Bideo-kamera lagun, topatu duena argazki eta bideoetan bildu du.

Horregatik, jasotako dokumentuei irtenbide interesgarri bat emateko asmoz, eta era berean, euskal herritarrei inguruan dituzten eta ezagutzen ez dituzte paraje ederrak erakusteko, 50 minutuko dokumental laburra osatu eta urriaren 15ean Getarian estreinatu zuen, Bertako Saiaz Hoteleko aretoan. Geroztik, Deban, Galdakaon, Gernikan, Hondarribian, Elgoibarren, Andoainen eta beste hainbat lekutan proiektatu du lana, eta datozen hilabeteetan ere berau ikusteko aukera izango da.

Beraz, zuk ere bidaiaz gozatu eta leku berriak ezagutu nahi badituzu, adi Astiazarenen blogari!