Lan bila, gazte? Ez galdu MUgi Hadi GAZte! jardunaldia!

Lan bila, gazte? Ez galdu MUgi Hadi GAZte! jardunaldia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lan-bila-gazte-ez-galdu-mugi-hadi-gazte-jardunaldia/@@download/image/mugi_hadi_gazte_1400062643.jpg
2014/05/14
berria
Lan bila, gazte? Ez galdu MUgi Hadi GAZte! jardunaldia!
Maiatzaren 17an, larunbata, lan munduan murgiltzeko gakoak, gazteen lan baldintzak, lana bilatzeko online tresnak eta beste hainbat auzi interesgarri izango dituzte aztergai Mondragon Unibertsitatearen Irungo Campusean, Mugi Hadi! eta GAZEk antolatutako jardunaldiaren baitan. Animatu!


Ez da kontu berria. Uneotan, krisi ekonomikoa tarteko, zaila da lan munduan murgiltzea. Are gehiago, gaztea bazara. Baina ezer ez da ezinezkoa, eta gomendio eraginkorren laguntzaz, askoz errazagoa da muturra sartzea. Horregatik, MUgi Hadi! Mondragon Unibertsitatearen Bidasoako Campuseko ikasle, irakasle eta langileen taldeak eta GAZE Gipuzkoako Gazte Ekintzaileen taldeak MUgi Hadi GAZtE! jardunaldia antolatu dute.

Larunbat honetan, maiatzak 17, goizeko 10:00etan hasi eta 13:30ak arte, curriculum bat nola egiten den, lan elkarrizketa batean kontuan izan beharreko alderdiak zeintzuk diren, lana bilatzeko zein online tresna ditugun eskuragarri, gehien eskatzen diren profilak zeintzuk diren, gazteriak lan munduan bizi eta pairatzen dituen egoerak zeintzuk diren, eta identitate digitala nola kudeatu aztertuko dute alor horietako adituen laguntzarekin.

Bereziki Mondragon Unibertsitateko eta EHUko Tknika eta Tecnuneko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta parte hartzeko mugihadigazte@gmail.com helbidera idatzi behar da, plazak mugatuak izango baitira. Azkar ibili!

Egitarau osoa


10:00etan. Jardunaldiaren Aurkezpena

10:30ean. Hizka-Mizka. Mugitzen hasteko gakoak. 20 minutuko errondetan:
  •     Curriculuma egiteko gakoak
  •     Lan-elkarrizketa on bat egiteko gakoak
  •     Lan bilaketarako online tresnak
  •     Lan profil eskatuenak

12:00etan. Hamaiketakoa

12:30ean. Tailerrak. Bietako bat hautatu behar da
  •     Gazteriaren lan-baldintzak
  •     Identitate digitala: Sare sozialen kudeaketa arduratsu