Martxan da Bakeahots.org bakearen eta bizikidetzaren aldeko atari berria

Martxan da Bakeahots.org bakearen eta bizikidetzaren aldeko atari berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-bakeahotsorg-bakearen-eta-bizikidetzaren-aldeko-atari-berria/@@download/image/bakeahots_1412337963.jpg
2014/10/03
berria
Erredakzioa
Martxan da Bakeahots.org bakearen eta bizikidetzaren aldeko atari berria
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren arteko hitzarmenari esker, martxan da bakearen eta bizikidetzaren inguruko edukiak elkarbanatzeko asmoz sortu duten Bakeahots.org ataria.


Bakeahots.org 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta erabiltzaileen artean esperientziak konpartitzeko gune bilakatzeko asmoz jaio da. Modu honetan, azken urteetan gizarteak pairatu dituen kalteak ez errepikatu eta bakearen kultura bultzatzea dute jomuga, egitasmoaren sustatzaileek.

Datozen hilabeetan, hala ere, bakearen eta bizikidetzaren arloan hitzordu gehiago antolatuko ditu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Lehena, Giza Eskubideen eta gatazken ebazpena jorratuko duen formakuntza saioa izango da eta bigarrena, aldiz, bakearen eta bizikidetzaren aldeko topaketak. Egitasmo bakoitza Bilbon, Gasteizen eta Donostian egingo dute, doakoa izango da eta garraio gastuak ordainduko dituzte.

Oraindik izena eman ez baduzu idatzi bakea@egk.org helbidera edo deitu 943 429 767 telefono zenbakira.

Egitaraua


Formakuntza:
Azaroakk 11, asteartea: Bilbon
Azaroak 18, asteartea: Gasteizen
Azaroak 25, asteartea: Donostian

Topaketak:
Azaroak 14, ostirala: Bilbon
Azaroak 20 ostirala: Gasteizen
Azaroak 25, ostirala: Donostian