Santurzine jaialdiak 3.000 euro banatuko ditu sarietan!

Santurzine jaialdiak 3.000 euro banatuko ditu sarietan! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/08/19
berria
Santurzine jaialdiak 3.000 euro banatuko ditu sarietan!
Abuztuaren 31ra arte duzu zure lana bidalita parte hartzeko aukera. Santurzine film laburren jaialdiaren bigarren edizioa irailaren 5etik urriaren 18a bitartean ospatuko da Santurtzin.



Film laburrak hiru modutara helarazi ahal dira Santurzine jaialdira. Santurtzi gertu duen orok aukera dauka Sabino Arana kaleko bosgarren zenbakian dagoen dorretxean DVD formatuan lana utzi eta izen-emate orria betetzeko. Plataforma digitalen bitartez film laburra igotzea nahiago dutenek, Movibeta, Click For Festivals eta Festhome erabilita egiteko aukera dute. Bi modu horietaz gain, izen-emate orria eta film laburra Dropbox eta WeTransfer bidez bidaltzeko aukera ematen du jaialdiak santurzine@gmail.com helbidera bidalita.

Film labur onenak 1000 eurotako saria jasoko du, bigarrenak 600 euro eta hirugarrenak 400. Gainera, publikoak gehien atsegin duena saritzeko aukera izango du. Horrez gain, gidoirik onena eta aktore zein aktoresa hoberenak sarituko dira.