VI. Lupa Dokumental Mostrara lanak bidaltzeko epea zabaldu dute

VI. Lupa Dokumental Mostrara lanak bidaltzeko epea zabaldu dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vi-lupa-dokumental-mostrara-lanak-bidaltzeko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/lupa_1358940990.jpg
2012/12/13
berria
VI. Lupa Dokumental Mostrara lanak bidaltzeko epea zabaldu dute
Banda Bat eta Mikelazulo elkarteek urtero Donostian eta Oreretan antolatzen duten topaketak  martxoaren 28tik 31ra bitarte izango da 2013ko edizioan. Lupa ez da erakustaldi konpetitiboa, egileek elkarren berri edukitzeko gunea baizik, eta hortaz, parte hartu nahi duenak otsailaren 8ra bitarteko epea dute lanak bidaltzeko.

Seigarren urtez, Lupa Dokumental Mostra eta Topaketa azken urtean gurean egin diren filmen erakusleihoa izango da 2013ko udaberrian. Sariak banatzen dituen lehiaketa izatetik urrun, sortzaileen topaleku bihurtzeko bokazioz abiatu zuten egitasmoa Banda Bat eta Mikalazulo elkarteek, eta horri eutsi nahi diote.

Benetako protagonistak egileak beraiek izango dira eta, horregatik, parte hartzea sustatu nahi dute eta jakinarazi dute lanak bidaltzeko epea otsailaren 8ra arte egongo dela zabalik.

'Ez fikziozko' kategoriaren baitan sailka daitekeen edozein lan onartuko dute, eta iraupenari dagokionez ere, film labur nahiz luzeak bidal daitezkeela argitu dute. Euskarazkoak edo gaztelerazkoak izan daitezke, edo behintzat hizkuntza horietako batean azpititulatuak.

Bildutako dokumentalak martxoaren 28tik 31ra bitarte proiektatuko dituzte Donostian eta Oreretan.