Zinema ikaslea bazara, ez galdu nazioarteko topaketa!

Zinema ikaslea bazara, ez galdu nazioarteko topaketa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinema-ikaslea-bazara-ez-galdu-nazioarteko-topaketa/@@download/image/captura_de_pant_1409125235.png
2014/08/27
berria
Zinema ikaslea bazara, ez galdu nazioarteko topaketa!
Ikasleen Nazioarteko Topaketa antolatu dute Tabakalerak eta Donostiako Zinemaldiak, irailaren 23tik 26ra.


Lau eguneko iraupena izango duen jardunaldiaren helburua mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutaraztea da. 62. Donostiako Zinemaldiak azaldu bezala,  lehen aukeraketan 29 herrialdetako 79 eskolatako 169 film laburrek parte hartu dute: AEB, Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Costa Rica, Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Eslovakia, Espainia, Frantzia, Herbehereak, Hungaria, India, Israel, Italia, Kolonbia, Kuba, Lituania, Mexiko, Txekiar Errepublika, Txile, Polonia, Suitza, Uruguai eta Venezuela.

Aukeratutako film laburretaz gozatu ahalko da Kutxa Andia aretoan (Andia Kalea (z/g.), bertan izango dira emanaldiak bai publikoarentzako baita Zinemaldiaren gonbidatuentzako.