azken zenbakia

..kioskoan salgai..
datorren zenbakia
zenbaki zaharrak
sexua
sarezulo
literatura
zinema
musika
kirolak
protagonistak
fotomaton
fotomaton
iruditan
beste atalak
Buletina jaso
harpidetza
Albisteak  
Ekitaldiz beteriko Ihauteriak Ipar Euskal Herrian
2012-02-03
Uztaritzeko Hartzaren festibal ospetsuak otsailaren 10ean emango die hasiera Ihauteriei buruzko erakusketa, dantza eta festa giroari. Baina ez da bakarra izango:  Santibate, Hartzaren Eguna, Ihauterietako ipuinak, Sorgin Gaua, edota Leuntzeko Ihauteriak egingo dituzte, besteak beste, Donibane Lohizune, Donibane Garazi eta Bainonan. Mozorroak eta euskal ohiturak ez dira faltako Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako inguruetan.
Abian da Ankulegik antolatutako Argazkigintza Etnografikoaren I. Lehiaketa
2012-02-02
 'Ahaidetasunaren gaineko gaur egungo kontuak' izena duela, zabalik da Ankulegi Antropologia Elkarteak antolatu duen lehendabiziko Argazkigintza Etnografikoaren Lehaiketa.
Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria
2012-02-02
Iragan irailaz geroztik abendu amaierara bitarte GAZTEZULO.COM webguneko Eztabaidagunean irakurleek proposatutako izen guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. GAZTEZULOko kideak bere herrira, bere etxera hurbildu gara Arnaldo Otegiren aurpegi pribatua gehiago ezagutzera eta garaikurra senitartekoen eskuetan uztera. Logroñoko espetxetik, esker oneko hitzak igorri ditu berak. Bideo batean bildu dugu dena.
Bihar zabalduko dute Indiari buruzko argazki erakusketa Donostian
2012-02-01
'Ya no queda Maharajás' izena jarro dio Inhar Mutiozabal zarauztarrak Indian egindako argazki bildumari. 2011an ateratako irudiek, herritarrak eta gune turistiko bilakatutako etxe aberatsak erakusten dituzte; mendebaldean Indiarekiko dugun ikuskera okerra hankaz gora bota nahi izan du horrela, bien arteko kontrastea eginda. Bihar irekiko dute erakusketa, iluntzeko 20:00etan, Donostiako Itsas-Magalean jatetxean.
<<1| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | ... >>
facebook twitter youtube
agenda
etxekoak
bideoak EuskalDownhill elkartea


 
lege oharra
diseinua & garapena: eragin.com