azken zenbakia

..kioskoan salgai..
datorren zenbakia
zenbaki zaharrak
sexua
sarezulo
literatura
zinema
musika
protagonistak
fotomaton
fotomaton
iruditan


Buletina jaso
harpidetza
Albisteak  
Tania Calvok zilarrezko domina kolkoratu du
2010-08-13
Txirrindulari gasteiztarrak bigarren postuan bukatu du junior mailako Munduko Txapelketan, 500 metrokoan. Montichiarin (Italian) jokatzen ari dira Munduko Txapelketa.
Anabel Alonso oholtza gainean, Donostian
2010-08-13
Aktore bilbotarra 'Sexos' obra antzezten ari da, Antzoki Zaharrean. Bost pertsonaien ibilerak kontatzen ditu antzezlana eta sexuak lotzen ditu istorioak. 
Hemen da Donostiako Aste Nagusia
2010-08-13
Ohiko kanoikadarekin hasiko da larunbatean, hilak 14. Aurten, bost zinema zuzendarik botako dute. '80 egunean' filmeko zuzendari Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok, Pablo Malok, Borja Cobeagak eta Ione Hernandezek.
Su artifizialak, erraldoi eta buruhandiak, txarangak edota hainbat lehiaketa ez dira faltako festetan. Aldaketarik badago: Pasealeku Berrian ez da dantzaldirik izango, Udalaren arabera azken urteetan jende gutxi elkartzen zelako bertan. Dantzaldien partez, Zurriolako terrazetako DJ emanaldiak indartu egin dituzte. Dena dela, piraten eskutik dantzaldiak izango dira: Tximeleta eta Trakets taldeak izango dira La Flamenkan –Trinitate plazara- astelehenean eta ostegunean, hurrenez hurren.



Egun bat, zaldi lasterketetan
2010-08-12
Ezaguna egiten al zaizu Marx anaien 'A day at the races' filma? Bada gurean ere bada zaldi lasterketarik. Udaran, igandero, izaten dira Donostiako hipodromoan.
<< 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |10| ... >>
gaupasa
fotografikoak
teilatupea
agenda
etxekoak


 
lege oharra
diseinua & garapena: eragin.com