2010-08-13
Ohiko kanoikadarekin hasiko da larunbatean, hilak 14. Aurten, bost zinema zuzendarik botako dute. '80 egunean' filmeko zuzendari Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok, Pablo Malok, Borja Cobeagak eta Ione Hernandezek. Su artifizialak, erraldoi eta buruhandiak, txarangak edota hainbat lehiaketa ez dira faltako festetan. Aldaketarik badago: Pasealeku Berrian ez da dantzaldirik izango, Udalaren arabera azken urteetan jende gutxi elkartzen zelako bertan. Dantzaldien partez, Zurriolako terrazetako DJ emanaldiak indartu egin dituzte. Dena dela, piraten eskutik dantzaldiak izango dira: Tximeleta eta Trakets taldeak izango dira La Flamenkan –Trinitate plazara- astelehenean eta ostegunean, hurrenez hurren.
|
2010-08-12
Ezaguna egiten al zaizu Marx anaien 'A day at the races' filma? Bada gurean ere bada zaldi lasterketarik. Udaran, igandero, izaten dira Donostiako hipodromoan.
|
2010-08-12
Deba, Gernika, Ondarroa, Leitza... Asteburu honetan eta datorren astearen hasieran hamaika herri festa giroan izango ditugu. Honatx, proposamen batzuk parranda itzela botatzeko!
|
2010-08-11
Mizanbu gaztetxeak eta Alai Skate Parkek elkarlanean antolatu dute. Larunbatean izango da.
|
|
|