2010-08-26
87 urteko Claire Heranek Baionako Hotel des Basques eraikina eman dio Ipar Euskal Herriko Ikastolen elkarteari. "Seaska etorkizuna da", adierazi du Heranek. Elkarteko kideek harrituta hartu dute albistea, baina era berean oso pozik, "Seaskaren erakusleiho handia izango baita Baiona erdian". Elkarteak datozen hilabeteotan aztertuko du eraikinari zer erabilpen eman.
|
2010-08-26
San Agustin egunarekin zabaltzen dute urtero. Goizuetan badago ere, finka Donostiako Udalarena da XX. mendearen hasieratik. Errepide bakarra dago Artikutzara igotzeko. Oiartzunen hartu behar da eta 12 kilometroko bidearen ostean iritsiko gara Bianditz mendiaren gailurrera, eta handik kilometro bat jaitsita, Artikutzara.
|
2010-08-25
Laster zortzi hilabete beteko dira Txileko Fiskaltzaren aginduz Asel Luzarraga euskal filologo, irakasle, musikari, idazle eta aktibista atxilotu zutenetik. Lehergailuak ipinita terrorismo ekintzak burutu izana egozten diote, baina denbora honetan guztian bere senideek, lagunek eta abokatuak lan handia egin dute Luzarragaren benetako izaera ezagutzera emateko: "Txiletar Estatuaren estrategiaren biktima da Asel, Maputxeen –Txileko jatorrizko herria– alde lan egiten duen oro kriminalizatzen baitute".
|
2010-08-24
Herenegun atxilotu zuen Ertzaintzak ustezko erasotzailea. Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, mutila bikotekidea etxe bateko hirugarren solairutik behera botatzen ahalegindu zen.
|
|
|