| Arabako Koadrilen arteko Bertso Txapelketa egingo dute |
2010-02-08 |
|
Bederatzi taldek parte hartuko dute: Zuia-Gorbeialdeko eta Gasteizko hiruna eta Aiaraldeko, Lautadako eta Errioxako talde bana. Talde bakoitzean, gutxienez, hiru bertsolari eta gehienez sei ariko dira. Finala Gasteizko Alde Zaharreko frontoian egingo dute.
- -
Ohiko txapelketetan aritzen ez diren bertsolariak, gai jartzaileak eta epaileak erakartzeko antolatu dute, "bertso eskolak bultzatzeko eta Araba bertsotan jartzeko".Otsailaren 19an hasi eta maiatzaren 8an bukatuko da.
|
|
|
|