| GaztEHerria bilguneak independentziaren aldeko “jaialdi erraldoia” deitu du datorren apirilaren 2rako, Durangon |
2010-03-12 |
|
Bere burua EHUko Ibaetako campusean eginiko agerraldi jendetsu batean aurkeztu duen ekimen berriak “Euskal Herri askea” eraikitzea du helburu. “Bakoitzak bere eremutik, baina elkarlanean tantaz tanta osatzen joango den gazte olatua” sortuko dute independentziaren bidean, independentzia baita –diote– Euskal Herriak herri gisa irauteko duen aukera bakarra.
- -
Begi aurrean duten erronka “soilik gazteon iniziatiban oinarritua” dela azpimarratu eta gogor salatu dute, euren lana “guztiz zilegi” izanagatik ere, gazte independentisten eskubide zibil eta politikoak etengabe urratzen direla. Horregatik, Bizi dezagun ametsa, eraiki independentzia! lelopean aurkezturiko agirian, “independentzia tresnatzat hartuz, herri honek behar duen aldaketarako ekarpen gazte” gisa aurkeztu dute GaztEHerria bilgunea.Asko eta askotarikoak dira proiektu berri hau hezurmamitzeko borondatea agertu duten eragileak: Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, Bilgune Feminista, Alternatiba, Elkarlana, Musikherria, Kamaradak, Topatu.info, Kaskagorri, Bizigay eta Akuilu. Horrez gain, kultura, kirol nahiz gizarte mugimenduen alorreko makina bat norbanakok ere agertu dute euren atxikimendua. Lehenengo hitzordu garrantzitsua datorren apirilaren 2an izango da Durangon, independentziaren aldeko “jaialdi erraldoia” antolatuko baitute bertan. Programazio aberatsa aurreikusi dute egun osorako, ekitaldi politiko ilunabarrerako eta kontzertu paregabeak gauerako.Bestalde, sortu berri den beste mugimendu batek -Independentistak- Aberri Egun bateratu baterako eginiko deialdiarekin bat egiten dutela adierazi dute GaztEHerriakoek. Egun horretan Hendaian (Lapurdi) eta aurrekoetan Durangon (Bizkaia) egingo duten ospakizunetan «gazteen indarra irudikatuko» dutela nabarmendu dute.Atxikimendua agertu duten norbanakoak:Fran Urias. Hesian taldeko abeslariaNora Aurrekoetxea. Mugimendu FeministaItsaso Paia. AktoreaOier Espilla. AlternatibaBeltran Llano. AlternatibaAritz Lasa. PilotariaUxue Alberdi. Idazlea eta bertsolariaHodei Mendinueta. Real Unioneko jokalariaGoikoetxea. R. UnionEneko Romo. R. UnionOihana Bartra. BertsolariaAitzol Barandiaran. Euskadi Irratiko esataria eta bertsolariaMiren Amuriza. BertsolariaXabier Lasa. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakariaAlaia Martin. BertsolariaIrati Odriozola. AbeslariaArkaitz Oiartzabal. BertsolariaXabier Zapirain RetegiIńaki Zapirain RetegiGarazi Urdanpilleta. Irratiko esataria.Ibon Huarte. Dantzaria
|
|
|
|