Gaur hasiko da, 20:30etan, Bergarako Kultura gidaren baitan antolatu duten Ekialde Hurbilaren inguruko zinema zikloa. Guztira, bost film izango dira ikusgai gaurtik hasi eta maiatzaren 30era bitarte, Bergarako Zabalotegi Aretoan.
Gaurtik –apirilak 10– hasita ostegunera, apirilak 12ra, bitarte Donostiako Dantzagunea Gipuzkoako dantza irakasle eta ikasleen topagunea bilakatuko da, Julieta Villeminen eskutik izango den Dantza Garikidea eta Teknikaren Metodologiari buruzko ikastaroan.
Dagoeneko bost urte pasa dira Irurako Ikastola, Hondarribiako Sardara motor elkartearekin elkarlanean Ñañarri Rallysprinta antolatzen hasi zenetik. Aurreko urteetan bezalaxe, pasa den urteko edizioa Euskadiko txapelketa hoberenen artean eta baita estatu mailako onenetarikoa ere bilakatu zen, segurtasunari dagokionez txapelketak duen lanaren errekonozimentuarengatik, batez ere.
Azken zazpi urteetan bezala, aurten ere Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak abian jarri du Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-emntzunekoen Rallya. Maiatzaren 12tik 26ra bitarte izango da aurtengo edizioa eta dagoeneko zabalik da izen-emate epea.
Dagoeneko bi urte pasa dira Sopelako Gaztetxea sortu zenetik eta II. urteurrena ospatzeko jaia antolatu du Sopelako Gazte Asanbladak larunbata honetan, Udaletxeko Plazan.
Hamaikagarren edizioa izango du apirilean, dagoeneko nazioartean ezaguna bilakatu den BreakOnStage kale kultura espresio artistikoen jaialdiak. Jaialdiak Bilboko La Casillan ospatu zuen iaz X. urteurrena. Aurten Bilbao Arenan izango dute hitzordua jaialdiaren jarraitzaileek.