Arturo Rios: “Hondartzara ‘burkini’-arekin joan nahi duenak egin dezala, bere aukera da”
Urtero lasterketa nudista egiten da Sopelako Barinatxe hondartzan. Euskal Naturisten Elkarteak antolatzen du eta Arturo Rios bertako batzordekidea da. Hasiak dira udako beroak, hasiak gara arropak arindu eta hondartza zapaltzen, eta bainujantzia erantzita zer moduz sentitzen den galdetu nahi izan diogu.
|
Ibai Alzaga (Noizean Behin): "Gure erabakien arduradun bakarrak izan nahi genuen, inorrekin zorretan sentitu gabe"
Hamar urte pasa dira Noizean Behineko kideak, Ander Gorostiola, Alex Pelaez eta Ibai Alzaga, lehen aldiz elkartu zirenetik. Taldeak bizi dituen aldaketen ondoren, Bizkaiko hirukoak beregain hartu du azken lanaren ardura guztia eta, emaitzarekin pozik, zuzenekoan du orain jomuga.
|
Egoitz Lizaso (Tropela.net-eko kidea): "Porran parte hartu ahal izateko erdara-euskara hiztegiak ere topatu izan ditugu Sarean"
Bagenekien uztailean bizpahiru egunez Piriniotako maldek laranja kolorea hartu ohi dutela. Euskal Herrian txirrindularitzak sortzen duen interesaren berri bagenuen. Hala ere harritu egin gaituzte tropela.net-en datuek: 200.000 porra bost denboralditan, miloi bat bisita aurtengoan. Garbi dago webgunea sortu zuten lau gazteen apustua balekoa izan dela.
|
Anjel Lertxundi: "Aurrera jarraitu nahi badugu, ezin dugu egin ezer gertatu ez balitz bezala"
Anjel Lertxundik (Orio, 1948) memoria historikoari hitza jartzearen
garrantzia nabarmendu du 'Etxeko hautsa' izeneko lan berrian.
Liburuaren hasieran Neska –horrela izendatzen du liburuan– Gorkari
laguntza eske joan zaio bi etakide autoz norabait eramateko. Hogei urte
geroago idatziz jaso du Gorkak orduan gertatutakoa eta Gerra Zibilean
Francoren alde borrokatu zen aitari ari zaio idatzitakoa irakurtzen,
aitak ezer ulertzen ez badio ere bere Alzheimer gaixotasuna dela eta. |
Josevisky: "Komikiaren eta musikaren arteko uztarketa da Kklrd.com webgunearen marka"
Joseba Larratxe komikigileak, 'Josevisky'k, asteazkenean –irailak 28– egin zuen Irungo Kabigorri Ateneoan 'Umore zintak marrazten saiatu zen komikilaria' izeneko erakusketa biraren itxiera ekitaldia. Ttikitatik hasi zuen ibilbidea ezagutzera eman du 'Josevisky'k azkeneko hilabeteetan Gasteizen, Lasarten eta Irunen, eta jendearen aldetik jasotako erantzunarekin pozik dagoela aitortu digu. Era berean, 'Izan eta Ukan' proiektu berria aurkeztu du. Edozein sortzailek beharrezkoa du, bere ustez, egindako lana saltzen jakitea.
|
Alex Uranga, bodyboarderra: “Goi mailako kirolari baten emaitzak lortu ditut eta merezi dut aukera hau”
Reunion Irlako Trials-ak, bertako txapelketa eta Ferroleko Surfusiom txapelketa irabazi ditu egun gutxiren buruan. Arroken kontra hartutako kolpe batek marka pare bat utzi dio aurpegian, baina irribarrea gehiago markatu zaio: datorren urtean GSS ligan munduko 24 bodyboarder onenen artean lehiatzeko txartela lortu du zumaiarrak.
|
Axular Arizmendi (Nahixan): “Abesti berriak jendaurrean jotzeko irrikaz gaude”
Orain dela hiru urte sortu zenetik, Nahixan Mutrikuko taldea ez da geldirik egon. 2009an eta 2010ean disko bana argitaratu ostean, orain arteko single ezagunenak eta zenbait pieza berri bilduko dituen errekopilazio lan bat dakarte orain: 'Nahi duzunerako'. Markel Aboitiz dabil baterian, Axier Garai baxuan, Aitor Sologaistoa gitarran eta Axular Arizmendi da ahotsa; azken honek erantzun die gure galderei.
|
Xabi Solano (Esne Beltza): "Apiriletik ez gara gelditu"
Bagenekien Esne Beltza taldeak sekulako martxa zeukala; bagenekien kontzertu bakoitzean dantzan jartzen duela gerturatzen den gizaseme oro. Baina oraingoan marka guztiak hautsi dituzte: zuzenekoa jasotzen duen DVDa, 15 kanta berri dituen CDa eta hau guztia janzteko liburuxka atera dituzte batera. Reggaea, ska eta hip-hopa trikitiarekin nahastuta eskaintzen diguten ohiko koktel indartsua, baina oraingoan hirukoitza.
|
Fran Urias (Hesian): "Kohesio handiko diskoa egin dugu"
'Hitzetik' da Sakanako taldearen laugarren diskoa, Elkar-Oihuka diskoetxearen eskutik dakartena. Ez da urte samurra izan zortzikotearentzat, kideen sartu-irtenek nahi baino gehiago eten baitute lan erritmoa. Hala ere, indartsu datoz, lan berria besapean, euren onena emateko gogoz eta, beti bezala, gazte jendea saltoka jartzeko asmoz. Fran Urias taldeko gitarjole eta abeslariak kontatu digu zertan den hau guztia.
|
|
|