Abantailak
harpidedunentzat
GAZTEZULOren harpidedun
bazara abantaila handiak izango dituzu. GAZTEZULO
hilabetero etxean jasotzeaz gain, zozketa bikainetan
parte hartu ahal izango duzu. Bestalde, proposamenak
eta galderak egiteko aukera izango duzu, zure
iritzia emateko? beraz, zeren zain zaude harpidedun
egiteko? Bete oraintxe bertan ondoko formularioa,
eta izan ZULOzale.
Hirea dun/k Gaztezulo
GAZTEZULOren harpidedunen
ZULOA da hau. Zuen
iritzia jakin nahi dugu, aldizkariari eta webguneari
buruz, elkarrizketa eta erreportajeei buruz...
edozer gauza! Gunean sartzeko erabil ezazu harpide
klabea. Sartu, nahi duzuna idatzi eta bidali!
Pirata galtzak, Iņaki Beristainentzat
Hori da, Guatemalako populazio osoaren %75 dira maiak, eta hala ere Gobernuak ez ditu aintzat hartzen
hau da hau! Askok erantzun diozue zuzen galderari, badirudi pirata galtzek arrakasta izan dutela. Pare bakarra daukagu, ordea; eta irabazle bakarra, hortaz. Hilabete honetan zoriak Iņaki Beristainen alde egin du eta dagoeneko Elgetako kaleetan barna dabil bere galtzak luzitzen. 18 urte ditu eta orain dela bi egin zuen harpidetza. Musikazale amorratua, kultura atala omen du gustukoen. Hemendik aurrera are gusturago irakurriko du Gaztezulo, ziur!
|
Maite Martinez Mosquerak irabazi du maiatzeko lehiaketa!
Bai, ba. Katherine Heigl aktorea da hockeya atsegin duena! Egia esateko, den-denek asmatu duzue, baina badakizue, opari bakarra dugu hileko. Maite Martinez busturiarraren alde egin du zoriak eta Vulcano arropa dendak emandako zapatillak etxeratu ditu. Santurtziko euskaltegian egiten du lan eta lantokian eta Internet bidez irakurri ohi zuen aldizkaria, harik eta harpidetza egin zuen arte. Horrelakoak behar ditugu! Eskerrik asko eta zorionak, Maite! Ekainean, pirata galtzak zotz egingo ditugu. Honatx zozketan parte hartzeko galdera: Guatemalako populazio osoko zenbateko ehunenekoa dira indigenak? Arakatu aldizkaria edo web gunea eta bidali erantzuna agudo !! gaztezulo@gaztezulo.com helbidera.
|
|
|
|
|