Abantailak
harpidedunentzat
GAZTEZULOren harpidedun
bazara abantaila handiak izango dituzu. GAZTEZULO
hilabetero etxean jasotzeaz gain, zozketa bikainetan
parte hartu ahal izango duzu. Bestalde, proposamenak
eta galderak egiteko aukera izango duzu, zure
iritzia emateko? beraz, zeren zain zaude harpidedun
egiteko? Bete oraintxe bertan ondoko formularioa,
eta izan ZULOzale.
Hirea dun/k Gaztezulo
GAZTEZULOren harpidedunen
ZULOA da hau. Zuen
iritzia jakin nahi dugu, aldizkariari eta webguneari
buruz, elkarrizketa eta erreportajeei buruz...
edozer gauza! Gunean sartzeko erabil ezazu harpide
klabea. Sartu, nahi duzuna idatzi eta bidali!
Zapatilla dotoreak irabazi nahi?
Vulcano Zarauzko arropa dendak emandako Nike markako zapatillak zotz egingo ditugu maiatzean. Maiatzeko GAZTEZULOn ageri den zein pertsonaik du gustuko hockeya? Bidali erantzuna gaztezulo@gaztezulo.com helbidera hilaren 17a baino lehen!
|
Soziedad Alkoholika eta Gatibu ikusi nahi?
Maiatzaren 15ean Vianarock jaialdia izango da, Vianan. Soziedad Alkoholika, Gatibu, Shine&Mess eta Ultimos Reyes taldeek joko dute. GAZTEZULOk bost sarrera bikoitz zotz egingo ditu. E-maila bidali gaztezulo@gaztezulo.com-era eta zozketan parte hartuko duzu.
|
Maite Martinez Mosquerak ikusiko du Xabinaitor GAZTEZULOri esker
Gorringo taldeak antzeztuko ditu Xabinaitor Euskal Herriko super heroi sexualaren komeriak, Andoaingo Bastero kultur etxean, maiatzaren 7an, ostirala. Sarrera bikoitza zotz egin dugu eta Maite Martinez Mosquerak ikusi ahal izango ditu Anjel Alkain eta gainerakoen xelebrekeriak. Zorionak!
|
|
|
|
|