azken zenbakia

..kioskoan salgai..
datorren zenbakia
zenbaki zaharrak
sexua
sarezulo
literatura
zinema
musika
protagonistak
fotomaton
fotomaton
iruditan


Buletina jaso
harpidetza
etxekoak
 
 
Abantailak harpidedunentzat
GAZTEZULOren harpidedun bazara abantaila handiak izango dituzu. GAZTEZULO hilabetero etxean jasotzeaz gain, zozketa bikainetan parte hartu ahal izango duzu. Bestalde, proposamenak eta galderak egiteko aukera izango duzu, zure iritzia emateko? beraz, zeren zain zaude harpidedun egiteko? Bete oraintxe bertan ondoko formularioa, eta izan ZULOzale.
Harpidetu Gaztezulon

Hirea dun/k Gaztezulo
GAZTEZULOren harpidedunen ZULOA da hau. Zuen iritzia jakin nahi dugu, aldizkariari eta webguneari buruz, elkarrizketa eta erreportajeei buruz... edozer gauza! Gunean sartzeko erabil ezazu harpide klabea. Sartu, nahi duzuna idatzi eta bidali!
erabiltzailea pasahitza
Eider Andres eta Nerea Mendizabal Ken Zazpi ikustera eraman ditu GAZTEZULOk
Ken Zazpik kontzertua eman zuen larunbatean, hilak 17, Bermeoko Kafe Antzokian, eta Eider Andres Tejedor eta Nerea Mendizabal Urreta harpidedunek GAZTEZULOk zozketatutako bina sarrera lortu zituzten. Bestalde, Doltza Torrealdaik etxeratu zituen Audience Ondarroako Kafe Antzokian ikusteko txartelak. Zorionak denei!
Martxoko kirol jertsea, Haritz Ulangarentzat
Haritz Ulangak etxeratu du joan den hilabeteko oparia, kirol jertsea alegia. Iruindarra da Haritz, Bigarren Batxillergoa ikasten ari da eta Uxue arrebarekin batera hilabetero-hilabetero irakurtzen du GAZTEZULO. Musika taldeei eginiko elkarrizketak edo erreportajeak gustatzen zaizkio gehien.
'Aitarekin bidaian' obrarako sarrerak, Ahinitz Gerrikagoitiak eta Iker Casaresek etxeratu dituzte
Hika Teatroa taldearen obrak Donostia Hiria Antzerki Saria jaso du eta hilaren 27an, larunbata, 21:00etan, antzeztuko dute Victoria Eugenia antzokian. GAZTEZULOk bi lagunentzako bina sarrera zozketatu ditu. Zozketan parte hartzeko honako galderari erantzun beharra zegoen: Zer telesailetan ageri zen Jose Ramon Soroiz lehendakariaren larruan. Mezua bidali diguzuen guztiek asmatu duzue: 'Jaun eta jabe' da telesailaren izena. Ahinitz Gerrikagoitiak eta Iker Casaresek eskuratu dituzte sarrerak. Zorionak!
<< 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | ... >>
gaupasa
fotografikoak
teilatupea
agenda
etxekoak


 
lege oharra
diseinua & garapena: eragin.com