azken zenbakia

..kioskoan salgai..
datorren zenbakia
zenbaki zaharrak
sexua
sarezulo
literatura
zinema
musika
kirolak
protagonistak
fotomaton
fotomaton
iruditan
beste atalak
Buletina jaso
harpidetza
Eztabaida gunea
 
Baxoa euskaraz egin nahi dugu
Baionako Bernat Etxepare institutuko ikasleek protestak antolatu dituzte egunotan. BAXOA, Hego Euskal Herrian Selektibitatea dena, euskaraz egin nahi dute bertan; eta ez frantsesez. Izan ere, ikasketa guztiak euskaraz egin ondoren, unibertsitatera joan aurreko proba frantsesez pasa behar dute, askorentzat ama hizkuntza ez den eta zailtasun gehiago ematen dizkion hizkuntzan, alegia. Zuk gazte, zer deritzozu? Frantsesez egin beharko lukete, ondoren lan gehinetsuenak hizkuntza horretan egin beharko dituztelako (hala diote, behintzat, batzuk), ala euskaraz egin ahal izateko eskubidea beharko lukete?
DBH eta Batxilergoa, hiruna urtera
Gaur egun, derrigorrezko heziketa 16 urtera bitartekoa da. Hain zuzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza lau urtetan egiten dute gazteek, eta ondoren, nahi duenak bi urteko Batxilergoa egiteko aukera du. Azken bi urte horietan, ikasle bakoitzak adar konkretu bat jarraitu ohi du. Orain baina, DBH urte betez laburtu eta Batxilergoa luzatu nahi du Espainiako Gobernuak. Hala ere, ikasleek 16 urte egin arte jarraitu beharko dute eskolan, Batxilergoko lehen urtea eginda. Zein iritzi duzu gaiaren inguruan? Zergatik uste duzu egin nahi dituztela aldaketak? Lapurdi, Behe Nafarroan eta Zuberoan hala egiten dute; ikasleentzat egokiagoa dela uste duzu? Eman zure iritzia, gazte!
Zein iritzi duzu Abortoaren Legeari egingo dizkioten aldaketen inguruan?
Mariano Rajoy Espainiako presidentea buru duen gobernuak Abortoaren Legeari hainbat aldaketa egiteko asmoa azaldu du berriki. Nagusiki, BI atali egin diote erreferentzia aldaketa horiek: batetik, 16 eta 17 urteko neskek GURASOEN BAIMENA beharko dute abortatu ahal izateko, orain arte ez bezala; bestetik, adinez nagusiak diren emakumeen kasuan, abortatzeko dituzten EPEAK BERRIKUSI eta MURRIZTU egingo dituzte, 1985ean abortoaren inguruan egin zuten lehen legearen parametroetara itzuliz. Aldaketak ez dira oraindik gauzatu, baina eztabaida kalean dago jada. Zuk zein iritzi duzu? Aldaketak beharrezkoak direla uste duzu? Gurasoen baimena lortzea beharrezkoa dela uste duzu? Noiz arte izan beharko lukete emakumeek abortatzeko aukera?
Euskarazko Kanturik Gustukoena 2000-2010. Bigarren fasea hasi da!!!!
HAMARKADAKO (2000-2010) euskarazko kanturik gustukoenaren bila jarraitzen dugu!! Zuen proposamen pila bat jaso ondoren, abesti bozkatuenen zerrenda osatu dugu, eta orain bigarren fasearekin hasiko gara. Horretarako, honako hogei abestien artean zure kantarik gustokoena zein den aukeratu behar duzu, ATSEGIN DUT sakatuta, eta zure botoa bigarren zenbaketara pasako da. Egin zure aukera, baliteke eta zure kanturik gustukoena hamarkadako atseginena izatea!
Gaztezulo.com berritu nahian gabiltza, lagunduko al diguzu?
Badira zenbait urte gaztezulo.com webgunea sortu genuenetik eta, aldiro-aldiro, beharren arabera, egokitzen eta hobetzen joan gara. Oraingoan, baina, benetako eraberritzea egin nahi dugu eta, horretarako, argi dugu zuen (irakurleen) ekarpenak aberasgarriak izango direla. Hortaz: Zer hobetuko zenuke gure atarian? Zer gehitu? Zer kendu? Zer aurkitu nahiko zenuke bertan? Bidali zure proposamena, pozarren hartuko dugu kontuan zure iritzia!
Segi Hari(a)tik tiraka!
Zer galdetuko zeniekez zuk Berri Txarrak taldeko kideei? Emaiozu jarraipena GAZTEZULOn egindako elkarrizketari eta asetu zure jakinmina. Zuk galdetu, taldekideek erantzun! Bete formularioa zure zalantzarekin eta hilaren 15etik aurrera hasiko dira Berri Txarrakekoak erantzunak bidaltzen.
facebook twitter youtube
agenda
etxekoak
bideoak Arnaldo Otegi politikariak jaso du II. GAZTEZULO SARIA


 
lege oharra
diseinua & garapena: eragin.com