azken zenbakia

..kioskoan salgai..
datorren zenbakia
zenbaki zaharrak
sexua
sarezulo
literatura
zinema
musika
protagonistak
fotomaton
fotomaton
iruditan


Buletina jaso
harpidetza
parrandazale | gaupasa
gaupasa proposamenak
Zaldien herrian astoak nagusi? | 2009/01
argazkiak: Ttakun kultur elkartea
Lasarte-Orian, zaldiez eta hipodromoaz haratago, larunbatero tabernaz taberna ibiltzen den asto koadrila (sinpatiko) itzela dugu. Parranda mota asko egin daitezke gure herrian, baina guk horietako bat aukeratuko dugu. Zatozte gurekin!

- Irakutrezin aldizkariko erredakzioa -

Lasarte-Orian, zaldiez eta hipodromoaz haratago, larunbatero tabernaz-taberna ibiltzen den asto koadrila itzela dugu. Gauza jakina da gure herriak “ijitu” fama duela, baina aitortu behar dugu, euskaldun kopurua handia ez den arren, estatistika osatzen dugunok egunerokotasuna euskaraz bizitzeaz gain, berak ere gu bizitzen gaituela.
Horrela, Lasarten, seguruenik bada jendea beste parranda mota bat egiten duena, edo beste giro batean dabilena, baina, gu, gure parranda bat azaltzen saiatuko gara.
19:08ak dira, igogailuko botoia zapaldu dut, berandu noa, beste behin ere. Korrika batean Jalgiruntz noa. Atetik sartu eta hantxe ikusi dut koadrila. Betiko mahaian daude, badirudi guretzat gordetzen dutela.
Beraiengana gerturatu naiz, ia denak daude. Betikoak falta dira, oraindik. Barrara gerturatu eta tragoa eta patata tortilla pintxoa eskatu ditut, ai! nire amak horrelakoa egingo balu… Nahi baino lehenago bukatu dut pintxoa, betikoak oraindik ez dira iritsi, eta beste bat hartzeko beta dut, zorionez.
Antzerki obra bat antzezten ari dira oholtza gainean, taberna honek kultur emanaldiak antolatzen baititu astean behin, edo bitan. Bukatzerako guztiak gaude, eta Artizarerako bidea hartu dugu. Bidea inoiz baino motzagoa egin zait, kamarero guapoaren irudia buruan dudan bitartean.
Iritsi eta tabernako kearekin batera sumatu ditut masailak berotzen. 20:04 direla dio erlojuak. Kamarero guapoaren irri bat lortzeko aitzakiarekin, nik atera beharko dut gaueko lehen erronda. Koadrilako beste norbaitek kartera poltsikotik noiz aterako zain banago, jai daukat. Tabernako barra ertzera joan eta, tragoekin batera, kartak eskatu dizkiot. Gaur ere mus partida batekin erabakiko dugu afaria nork ordainduko duen.
21:07 dira. Afaltzeko ordua. Batzuek Iñaki tabernara joan nahi zuten arren, gehiengoak Xirimiriren alde egin du. Xirimiri herriko elkarteetako bat da. Pozgarria da sabela betetzen ari garen bitartean, jarritako dirua gehien behar dutenengana joango dela jakitea. Etxean ez ditugunengana, hain zuzen.
Ilargi beteari begira egin dugu Ilargi tabernarainoko bidea. Kanpoaldeko aulkietan eseri gara, eta afalosteko lehen errondari ekin diogu. Jendearen hitz egiteko moduan eta barre algaretan sumatzen da afariko sagardoak arrasto jostalaria utzi duela gugan. Mingaina handitu zaigula dirudi. Honenbestez, argi daukagu hobe izango dela aurrerantzean ez gehiegi edatea.
Errepidea gurutzatu dugu eta Sustrain sartu gara. Artean, 01:17 dira. Dardo makinari begirada azkar bat bota diot, eta pozik geratu naiz nire proposamena aurrera atera dela ikusita. Dardo partida bat botako dugu. Uste baino okerrago burutzen dute dardoek euren hegaldi laburra. Rock musikak martxarako gogoa piztu digu, eta musika mota bera jartzen duten Mendi-Rock tabernara jo dugu, Lokillo musikariaren egoitzara.
Dantza pixka bat egin asmoz, Artizarera egin dugu bigarren bisita. Gure eskeletoa musikaren erritmora mugitzen ari dela esan dezakegu, dantzan ari garela esatea gehitxo esatea baita. Dantzatzen, edo, jarraitu dugu denbora luzez. Kantak badoaz bata bestearen atzetik. Ohartu garenerako denbora dezente pasa da. 03:15 dira.
Obelix tabernarako bidean Tofuetan geratu gara, hau da, hamburgesen kamioian. Nazkagarria da fritanga usaina. Hala ere, patatak ketchuparekin erosi ditugu. Obelixera iristerako bukatu zaizkigu. Tabernara sartu orduko, paretako marrazkiei erreparatu diegu eta hantxe egon gara denbora luzez, hitz eta pitz. Obelixen jende multzo berdintsua bildu ohi da ia beti eta, bertaratuz gero, ska, reagge eta punkaz gozatzeko aukera izango duzu, batez ere.
Bertatik bertara daukagu Siglo XX taberna, eta ezin izan dugu bertan sartzea ekidin. Artelanez dotore hornituta daude tabernako hormak, eta musika elektronikoa jarri ohi dute.
Azkenerako, ia goizeko seiak dira. Azken buelta Insausti tabernara egin dugu. Dantzari ekin diogu. Baina, ohartzerako, gau guztiko zama gainean nabari dugu. Indarberritzeko beharra sentitu dugu eta, ohiturari jarraituz, eguzkia ateratzearekin batera sartu gara Eguzki tabernan. Solomo ogitarteko bikainarekin emango diogu amaiera gauari. Oheak zain dauzkagu etxean, eta gu ere haien zain gauden arren, badakigu guk joan beharko dugula haiengana.
Kontuan izan behar da hitz hauek idazterakoan, nahikoa lan izan dugula begiak zabalik mantentzen, atzoko parrandak arrastoa utzi baitu guregan. Izan ere, lau urtean behin ospatzen den Euskararen  Maratoia pasatu berri dugu.
Lehenago kontatu dugun larunbateroko errutinaz gain, azpimarragarria iruditzen zaigu Euskararen  Maratoiak gure herria 40 orduz esna mantentzeko duen ahalmena. Inoiz Lasartera etortzekotan, egun horietan egitea gomendatuko genizueke.
Bestalde, aipatzekoak dira ekainaren azken asteko Sorgin Jaiak, herriko gazteek antolatutako jai alternatiboak. Eta ezin dugu urteroko Multimusikala aipatu gabe utzi, honek ere bizia ematen baitio gure herriari. Mota guztietako musika taldeak izaten dira, eta sekulako giroa sortzen da haien inguruan. Noizbait gure herriko tabernetan elkartuko garelakoan, (las)arte arte.

hitzorduak
 

gaupasa
fotografikoak
teilatupea
agenda
etxekoak


 
lege oharra
diseinua & garapena: eragin.com