Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria
Iragan irailaz geroztik abendu amaierara bitarte GAZTEZULO.COM webguneko 'Eztabaidagunea'n irakurleek proposatutako izen guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. GAZTEZULOko kideak bere herrira, bere etxera hurbildu gara Arnaldo Otegiren aurpegi pribatua gehiago ezagutzera eta garaikurra senitartekoen eskuetan uztera. Logroñoko espetxetik, esker oneko hitzak igorri ditu berak. Bideo batean bildu dugu dena.
|
|
Ekitaldiz beteriko Ihauteriak Ipar Euskal Herrian
Uztaritzeko Hartzaren festibal ospetsuarekin batera hasiko dira Ihauterien inguruko erakusketa, dantza eta festa giroa Ipar Euskal Herrian. Santibate, Hartzaren Eguna, Ihauterietako ipuinak, Sorgin Gaua, edota Leuntzeko Ihauteriak egingo dituzte, besteak beste, Donibane Lohizune, Donibane Garazi eta Baionan otsaila osoan zehar. Mozorroak eta euskal ohiturak ez dira faltako Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako inguruetan.
|
Hamahiru talde arituko dira Azkena Rocken
Ekainaren 14tik 16ra eigngo dute Azken Rock jaialdia Mendizabalen. Aurtengoa XI. edizioa izango da, eta Black Sabbath eta Lynyrd Skynyrd kartelburuez gain, My Morning Jacket, Blue Öyster Cult, Danko Jones edota Frank Truner and The Sleeping Souls taldeak ere arituko dira bertan. Kontzertuak ikusteko hiru eguneko bonoak 102 euro balio ditu, eta bertan akanpatzeko aukera emango du, lekua bete arte. |
|
|
|
|