Clash of Clans

Clash of Clans https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
kritika
Testua: Sergio PeÑa @Sergixnet (larrabetzu.org/sergio)
Plataforma: Android - IOS
153.zenbakia
Clash of Clans
Estrategia, borroka eta simulazioa uztartzen dituen joko entretenigarria da. Lehenengo zeregina gure herri txikia sortzea izango da, handitzen doan heinean etsaiengandik defendatu beharko duguna. Horretarako, garrantzitsua izango da urre meategiak eta elixir ustiapenak eraiki eta ahalik eta txanpon eta elixir gehien batzea. Lortutako baliabideekin soldadu tropak sortu ditzakegu gure herrialdea defendatzeko eta iratxo maltzurren lurraldeak erasotzeko. Clash of Clans joko soziala denez, gure lagun edo ezagunekin jokatu genezake sare sozialen bitartez. Zure erabakia izango da besteekin nola jokatu: besteen herrialdeak era baketsuan bisitatuz edota horiek konkistatuz.