Cpu Control

Cpu Control https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
kritika
Testua: Testuak: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android
154.zenbakia
Cpu Control
Segurtasun kontuak direla eta, gure gailuen prozesadoreak mugatuta daude, eta ondorioz, inoiz ez dute euren gaitasunaren %100ean lan egiten. Cpu Control erabilita muga horiek kendu daitezke. Gainera, aplikazio honek oraindik plazaratu ez den Android L bertsioak duen itxura erabiltzen du. Hori bai, aplikazioa erabili ahal izateko erabiltzaileak root egoeran izan behar du gailua. Bestela, eskaintzen dituen aukerek ez dute eraginik izango. Gailua root egoeran jartzeko beharrezkoa den informazioa sarean erraz aurki daiteke, baina kontuz ibili behar da, zerbait gaizki eginez gero gailua apurtu dezakegu eta.