DiskUsage (Android)

DiskUsage (Android) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/diskusage-android/@@download/image/20121178896disk_usage.jpg
2012/10/04
kritika
Testua: Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
133.zenbakia
DiskUsage (Android)
Gure smartphoneak bi memoria izaten ditu. Alde batetik barne memoria, eta bestetik guk sartutako SD txartelarena. Askotan, batez ere barne memoriaren kasuan, agortu egiten denean ez dugu jakiten zerk okupatzen duen hainbesteko espazioa. DiskUsage aplikazio honek memoriaren erabilpena aztertzen du, eta koloredun grafiko eder baten bidez aurkezten ditu emaitzak. Honela, aplikazio edo fitxategi bakoitzak erabiltzen duen memoria kopurua edo tamaina ikusteko aukera izango duzu.