EyeEm

EyeEm https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eyeem/@@download/image/eyeem_1396516400.jpg
2014/04/07
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android - IOS
150.zenbakia
EyeEm
Europan sortu duten Instagram antzeko aplikazioa, baina interfaze askoz landuagoarekin eta aukera gehiagorekin. Aplikazioaren feed nagusia adimentsua da, eta pixkanaka erabiltzailearen gustuak ikasten ditu. Aplikazioa lehen aldiz irekitzerakoan, gure gustuez galdetuko digu, eta aurrerantzean, etiketatzen ditugun argazkietatik gure zaletasunen berri izango du pixkanaka. Argazkiak moldatzeko filtro eta marko asko eskaintzen ditu, eta gainera, Instagramen ez bezala, ez dugu argazkia moztu beharrik. Argazkiak elkarbanatzerako orduan, Instagram bezala sare sozial garrantzitsuenetan elkarbanatzeko aukera ematen du; Facebook kasuan, adibidez, argazki bilduma berri bat sortzen du automatikoki.