Flow Free

Flow Free https://www.gaztezulo.eus/albisteak/flow-free/@@download/image/flow_free_1396516590.jpg
2014/04/07
kritika
Testua: Sergio Peña @Sergixnet (larrabetzu.org/sergio)
Plataforma: Android-iOS
150.zenbakia
Flow Free
Flow Free puzzle motako joko sinple eta entretenigarria da, eta irudi koloretsu zein soinu dibertigarriak dauzka.  Kolore bereko puntuak lotu behar dira, hoditeria antzeko egiturak sortuz, baina kontuz ibili behar da, hodiak gurutzatu edo bata bestearen gainean jarriz gero, apurtu egiten baitira. Erlojuz kontrako desafioan edo nahi beste denbora hartuta jokatu daiteke. Beraz, norberak aukeratzen du erronka frenetiko gisa edo ariketa lasai bezala jolastu nahi duen.