Google fit

Google fit https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-fit/@@download/image/google_fit_01_1418201322.jpg
2014/12/10
kritika
Testua: Testuak: Egoitz gonzalez @aldakur
Plataforma: Android - IOS
157.zenbakia
Google fit
Jarduera fisikoaren monitorizaziora zuzenduta dagoen aplikazioa. Gai honi buruz urte hasieran hitz egin genuen GAZTEZULOn, eta batez ere monitorizaziora zuzendutako eskumuturrak aipatu genituen. Kasu honetan, gure telefonoek dituzten sentsoreak baliatzen ditu Googlek garatutako aplikazioak. Gailua gure sakelan eramatea nahikoa da eguna amaitzerakoan zenbat pauso eman ditugun, zenbat denbora egon garen geldirik edo antzerako informazioa eskuragarri izateko. Nahi izanez gero, gure adinaren eta pisuaren arabera, helburu batzuk betetzeko aukera ere izango dugu. Ekin lanari!