Segapoto

Segapoto https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
kritika
Testua:
Plataforma: Android
153.zenbakia
Segapoto
Bertsolaritza mundura zuzenduta dagoen aplikazioa. Lasai, ez dago eta zertan trebea izan; aplikazioak berak lagunduko dizu bertsoak osatzen. Horretarako, sinonimo eta errimen bilatzailea zein silaba eta errima zuzentzailea ditu. Lerro bakoitzeko silaba kopurua egokia denean, aplikazioan agertzen den eskuineko irudia aldatu egingo da, egokitasuna adieraziz. Gainera, neurria aukeratu ostean, hari dagozkion doinu batzuk entzun daitezke laguntza bezala. Ion Lizarazu gazte antzuolarraren karrera amaierako proiektua da.