Aneika Ara

Aneika Ara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aneika-ara/@@download/image/aneika_1396525160.jpg
2014/04/07
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Aneika Ara
150.zenbakia
Aneika Ara
Oso berezia da hirukote honek egiten duen musika. Letra barnerakoiek ondo laguntzen diete gitarra, ahotsa, baxua eta perkusioa uztartzen dituzten abesti bereziei. Mathrock musika lasaia dela esango nuke, baina badira momentu alaiak ere. Ia inoiz bukatzen ez diren gitarrazko pasarte landuak entzun daitezke. Diskoaren azalari begiratzen badiogu, taldekideak emakume bat, gizon bat eta txakur bat direla esango genuke, baina hiru artistak Zigor Iturbe, Argibel Euba eta Alex Lopez dira. Estankonaren rocka ekarri didate gogora. Eta "hamaika era" bizkaieraz "aneika ara" esan leikela ikasi dut.