Azalera

Azalera https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Izeberg
153.zenbakia
Azalera
Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu dute Izeberg supertaldea. Melodia kontsonanteak deskubritu dituztela dirudi: "Nahiz eta gure berezko taldeek metal ingurura jo, eta izugarri gozatu, beti izan dugu rocka egiteko gogoa", diote. Mendeku Itxuako Ixak Arruti abeslari eta gitarrista, Hotzikarako Beñat Urteaga baxu-jotzailea eta Antton Aranburu gitarrista, eta Odolaren Mintzoako Jokin Irastorza bateria-jotzailea dira izebergaren izotz zatiak. Azalera Idiazabalgo Sound Source estudioetan grabatu dute Arkaitz Kakorekin, eta Usurbilgo Higain estudioan nahastu du Haritz Harreguyk.