Children are our Future

Children are our Future https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
kritika
Testua: Haize Galarraga
Godstopper
153.zenbakia
Children are our Future
Duela urtebete idatzi genuen kanadar sailkaezin hauei buruz. Orduan esan bezala, lehen entzuketak zailak izan daitezkeen arren, gozatzeko aukera ematen dute. Gure belarriak dagoeneko ondo trebatua dauzkagula suposatuz, hasieratik harrapatuko gaitu lau abestitan laburbildutako eromenak. EP formatuko lana aurreko diskoa baino zertxobait irisgarriagoa den arren, oraindik ere gitarra riff astun eta disonanteak ahots melodiko zein urratuekin uztartuz, erritmo ulergaitzetan galtzen da Torontoko laukotea.