Consequences

Consequences https://www.gaztezulo.eus/albisteak/consequences/@@download/image/the_rodeo_idiot_1396525868.jpg
2014/04/07
kritika
Testua: Haize Galarraga
The Rodeo Idiot Engine
150.zenbakia
Consequences
Ez dago AEBetaraino joan beharrik, Dillinger Scape Plan edota Converge bezalako puntako mathcore taldeak aurkitzeko. Gurean ere badago erritmo ero eta bizienekin jolasean dabilenik, eta pixkanaka mugimendu hau ere ari da tartea aurkitzen musika zirkuitu ilunenenetan. The Rodeo Idiot Enginekoek Europan egin duten bira euren goraldiaren seinale izan daiteke. Ipar Euskal Herritik datorkigun proposamena, etxean grabatu duten arren, aipatutako bi erreferentzia talde horiekin lanean ibilitako estudioetan masterizatu dute, musika mota honek dituen zailtasun teknikoak samurtze aldera.