Cursed

Cursed https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
Jowls
157.zenbakia
Cursed
Interes handirik gabe ekin nion disko hau entzuteari, bestelako lanak egin bitartean atzeko musika bezala nuela. Refused maisu suediarrak burura ekar ditzakeen abesti andana aurrera joan ahala, nire arreta harrapatzen hasi zen, eta esan dezaket, aspaldian gusturen entzun dudan post-hardcore taldea dela. Hamasei minutu eskaseko disko hau duela bi urte plazaratu zuten, eta egia esan, iaztik ez dugu Interneten taldearen berririk izan. Diskoan erakutsitako talentua galduko ez delakoan nago. Ea beste altxorren bat oparitzen diguten etorkizunean.