Ernia

Ernia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
kritika
Testua: Haize galarraga
Ernia
153.zenbakia
Ernia
Taldea orain dela lau bat urte sortu zuten arren, hauxe da euren lehen estudioko grabaketa. Anestesia, Metralleta edota Erantzun bezalako taldeetan eskarmentua hartutako jendea da zarata honen erantzule. Taldea Zarauzko hardcore-crust harrobian errotuta egonik, esan beharrik ez dago, akaso izena ematen dien gaixotasuna eta larriagoak sortzeko ahalmena duen burrunda azkarra dela euren barrunbetik ateratzen dena. Afariaren eta garagardo batzuen truke edozein tokitan jotzeko prest omen daude. Egongela eskaintzekotan nabil, baina etxeko hormek zutunik iraungo ote duten zalantza dut.